Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak BBK Klima Abentura gunea inauguratu du, familia-esperientzia-parkea eta ingurumen-hezkuntzako zentroa

2022-06-22
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakaria BBK Klima Abentura espazioaren inaugurazioan izan da gaur arratsaldean, BBK Urdaibai Zentroan dagoen familia-esperientzia-parkea eta ingurumen-hezkuntzako zentro berria.

BBK Klima Abentura jasangarritasunaren kultura zabaltzeko eta honek ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen aldetik dituen onurak ulertzeko diseinatutako gunea da. Klima-aldaketaren eta jasangarritasunaren erronka globalaren aurrean ezagutza zientifikoa eta esperientzia integratzen dituen espazioa. Gizartea eraldatzeko gune pedagogikoa da, haurren, gazteen eta familien parte-hartzea sustatzera bideratua.

Lehendakariak, bere hitzaldian, ongietorria eman dio gizarte “berde, iraunkor eta justuago” baterantz doan elkargune honi, eta azpimarratu du beharrezkoa dela “borondatea, energia eta ekintza” batzea ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa indartzeko, baita gizarte kohesionatuago eta bidezkoago batekiko konpromisoa indartzeko ere.

Duela bi urte, Europak "Green Deal" izenez ezagutzen den Iitun Berdea" definitu zuen, eta orain urtebete, Euskadik Europako Itun horrekin bat egiten zuela adierazi zuen, ibilbide-orri propio batekin: Baque Green Deal, Itun Berdea, garapen jasangarri eta inklusiboaren euskal eredua. “Horren bidez, gure ingurumena zainduko dugu, euskal ehun ekonomikoa babestuko dugu eta, horrela, gizarte-kohesioa bermatuko dugu. Euskadi berdeagoa da Euskadi justuagoa”, adierazi du Lehendakariak.

Ekitaldian izan dira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak