Baimena eman zaio etxebizitza eta bizitegi-eraikinen birgaitze eraginkorrerako Next Generation eu funtsen bidezko laguntzen aginduari (Gobernu Bilera 2022-6-21

2022-06-21

Gobernu Kontseiluak baimena eman dio, Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak hala proposatuta, honako arau honi: etxebizitza eta bizitegi-eraikinak energia-efizientziaren irizpideekin birgaitzeko Europar Batasuneko Next Generation funtsetatik etorriko diren laguntza ekonomikoen deialdia irekitzeko Gobernuak baliatuko duen araua. Era berean, baimena eman du 2022aren eta 2023aren artean 39,14 milioi euro gastatzeko.

Arauak Next Generation EU Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (853/2021 ED) barruan 3., 4. eta 5. programen laguntzen oinarriak ezarri eta deialdia arautzen du. Hartan, laguntzak eskatzeko leihatila bakar bilakatuko diren birgaitze-bulegoen eta erakunde laguntzaileen sarea ere definitzen da.

Funtsak bizitegi-eraikinen elementu komunetan obrak eta etxebizitza barruko esku-hartze espezifikoak finantzatzeko eta haiek birgaitzeko dokumentazio teknikoa prestatzeko edo proiektu teknikoak idazteko erabiliko dira, baina, betiere energia-efizientziari heldu beharko zaio eta, horretarako, etxebizitza eta eraikinetan eskari energetikoa eta energia ez-berriztagarrien kontsumoa murriztu beharko dira.

Energia-efizientziarako Europako laguntza horiek Eusko Jaurlaritzak beste alderdi batzuetan esku hartzeko, hala nola irisgarritasuna, digitalizazioa eta bizigarritasuna hobetzeko, aktibo dituen birgaitzerako laguntzen osagarriak dira (baina ez dira bateragarriak izango eraikin eta etxebizitzetako energia-efizientziarako EAEko laguntzekin, Europakoetarako ezartzen den nagusitasuna kontuan hartuta).

Iruzkin bat
  • 2022-06-22

    Hola queria enviaseis informacion para solicitar subvenciones para la instalacion de ventanas en viviendas particulares
    gracias

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko