Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak UPV/EHUko Uda Ikastaroak inauguratu ditu

2022-06-21
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu Lehendakariak UPV/EHUren udako ikastaroak ireki ditu gaur Donostiako Miramar Jauregian. Ekitaldian, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera, azpimarratu du beharrezkoa dela ezagutzan eta talentuan inbertitzen jarraitzea, zientzia ondasun publikoa baita, gure gizarteari aurrera egitea ahalbidetzen dion hazi eraldatzailea. Horregatik, Lehendakariak balioa eman dio udako ikastaroen antolaketari, zientziaren garapena eta hedapen soziala sustatzen duten inguruneak eta ekimenak diren heinean.

Eraldaketa globalen testuinguruan, Lehendakariak unibertsitatearen garrantzia, ezagutzaren batura eta ikerketa nabarmendu ditu. Unibertsitatea funtsezkoa da agertoki globalean eta Europan aurrean ditugun erronkak bultzatzeko: trantsizio digital, berde eta sozial hirukoitza.

Udako ikastaroen inaugurazio-jardunaldi honetan Laura Rojas-Marcos Psikologia Klinikoko eta Osasuneko doktoreak, psikoterapeutak eta ikertzaileak hartu dute parte, eta berak eman du hasierako hitzaldia. Lehendakariaz gain, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak eta Eva Ferreira EHUko errektoreak hartu dute parte.
Iruzkin bat
  • @Gob_eus
    2022-06-22

    Comentario de Twitter:
    📚 @iurkullu Lehendakariak @upvehu-ko Uda Ikastaroak inauguratuko ditu.
    📎 https://t.co/wzGXZtT9Zd

    📚 El Lehendakar… https://t.co/axBwwV08iY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak