Azpiazuk landa-eremua nabarmendu du etorkizun jasangarri eta orekatu baterako ardatzen artean. EUSTATek eta Hazi Fundazioak antolatutako “Euskadiko landa-ingurunea eta haren etorkizuna” Udako Ikastaroaren irekiera ekitaldian egin ditu adierazpen horiek

2022-06-20

EUSTATek Donostiako Miramar Jauregian antolatu duen Udako Ikastaroaren inaugurazioan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak nabarmendu du landa-ingurunea garrantzi handikoa izan daitekeela belaunaldi berrientzako etorkizun “jasangarria eta orekatua” lortzeko, eta, Euskadi Next programako proiektuen eskutik, aukera argia izan daitekeela garaian garaiko egoerara egokitzeko eta eraldatzeko.

EUSTATek “Euskadiko landa-ingurunea eta haren etorkizuna; estrategiak eta proiekzioa” izenburua duen bi eguneko udako ikastaroa antolatu du. Ikastaroaren helburua da Euskadiko landa-ingurunearen, oro har, eta lehen sektorearen, zehazki, egoeraren ikuspegi orokorra eskaintzea.

Ildo horretan, Azpiazu sailburuak nabarmendu du landa-eremuak izan behar duela “guztiontzako ongizatea lortzeko gai izango den etorkizun jasangarri eta orekaturako ardatzetako bat, betiere gure ingurunea arriskuan jarri gabe etorkizuneko belaunaldientzat”.

Hori dela eta, haren iritziz, etorkizuneko ekonomia-erronkek eta ingurumen-erronkek gero eta lotura estuagoa dute elkarrekin. “Tokikoaren hazkundeak jasangarritasun-maila handiagoa dakar berarekin”, adierazi du.

Bere esku-hartzean aditzera eman duenez, “Eusko Jaurlaritzak lehen sektorearen aldeko apustu garbia egiten du. Hartara, eta Europako funtsak erakartzeari begira, Euskadik sektore horretako zenbait proiektu identifikatu ditu, gure Euskadi Next programan sartuta daudenak eta hura garaian garaiko egoerara egokitzeko eta eraldatzeko gai izango direnak”.

Azpiazuk Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetan landa-inguruneari buruz jasotako baliabideei ere jarri die arreta: 30,4 milioi euro nekazaritza eta arrantzako ikerketa eta garapenerako; 92 milioi euro nekazaritzarako eta tokiko eta itsasertzeko garapenerako; 28,6 milioi euro arrantzarako; 39 milioi euro elikagaien kalitaterako; eta 30 milioi euro inguru Haziren aurrekonturako.

“Proaktiboak eta berritzaileak izan behar dugu, eta Eusko Jaurlaritza bide horretan dago”, aditzera eman du Donostiako Miramar Jauregian hasitako udako Ikastaroan.

9 iruzkin
  • @mikel_uriguen
    2022-06-22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🏡 Azpiazuk landa-eremua nabarmendu du etorkizun jasangarri eta orekatu baterako ardatzen artean.
    📎 https://t.co/LwJsGpqxJd

  • @mikel_uriguen
    2022-06-22

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: capaces de transformarlo y adaptarlo a los tiempos incluidos en el programa #EuskadiNext.

    🔗 https://t.co/jR0GwbYYE6

    #Ec…

  • @mikel_uriguen
    2022-06-22

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: + eta hura garaian garaiko egoerara egokitzeko eta eraldatzeko gai izango direnak.

    🔗 https://t.co/jYzdGF4XA7

    #Ekonomia…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2022-06-21

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: + eta hura garaian garaiko egoerara egokitzeko eta eraldatzeko gai izango direnak.

    🔗 https://t.co/jYzdGF4XA7

    #Ekonomia…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2022-06-21

    Comentario de Twitter:
    RT @PedroAzpiazu: capaces de transformarlo y adaptarlo a los tiempos incluidos en el programa #EuskadiNext.

    🔗 https://t.co/jR0GwbYYE6

    #Ec…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2022-06-21

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🏡 Azpiazuk landa-eremua nabarmendu du etorkizun jasangarri eta orekatu baterako ardatzen artean.
    📎 https://t.co/LwJsGpqxJd

  • @hazifundazioa
    2022-06-20

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: 🏡 Azpiazuk landa-eremua nabarmendu du etorkizun jasangarri eta orekatu baterako ardatzen artean.
    📎 https://t.co/LwJsGpqxJd

  • @PedroAzpiazu
    2022-06-20

    Comentario de Twitter:
    capaces de transformarlo y adaptarlo a los tiempos incluidos en el programa #EuskadiNext.

    🔗 https://t.co/jR0GwbYYE6

    #Economía #Hacienda

  • @PedroAzpiazu
    2022-06-20

    Comentario de Twitter:
    + eta hura garaian garaiko egoerara egokitzeko eta eraldatzeko gai izango direnak.

    🔗 https://t.co/jYzdGF4XA7

    #Ekonomia #Ogasuna

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak