Berriak
Eu

Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta Euskadiko GGKE-en Koordinakundearen baterako komunikatua Aljerian izan den 3 boluntarioren bahiketaren gainean

2011.eko urriak 24

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bilera bat egin du gaur goizean Lehendakaritzan (Gasteiz) duen egoitzan, Saharako kanpalekuetan bahituak izan diren bi pertsonek lan egiten duten erakundeetako ordezkariekin, hots, Mundubat GGKEarekin, SEADen Lagunen Elkartearekin eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearekin.

Aipaturiko bileran, hurrengo gaiak batera adieraztea adostu dugu:

1. Gure elkartasuna adieraztea bahituak izan diren balountarioei eta beren senideei, eta batez ere, Bilbon bizi eta Mundubat GKE-ko kide den Enric Gonyalonsi.

2. Uste osoa daukagu Atzerri Arazoetako eta Lankidetzako Ministerioa boluntarioak laster askatzeko egiten ari den gestioetan.

3. Hiru bahituen senideenganako errespetua eskatzen dugu estutasun eta sufrimendu une hauetan.

4. Elkarte, erakunde eta hedabide guztiei zuhurtzia eskatzen diegu bahitutakoen segurtasunagatik eta bahiketa hau lehenbailehen buka dadin.

5. Euskadiko herritarrek sahararrei agertu dieten konpromiso politiko eta soziala nabarmendu nahi dugu eta nazioarteko euskal elkartasunetik gure borondatea berresten dugu laguntza humanitarioa eta lanak jarrai ditzaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Marta Ares
    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Ares