Berriak Segurtasuna

Josu Erkoreka buru dela elkartu da gaur Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua

2022-06-15

Josu Erkoreka buru dela elkartu da gaur Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan Euskadiko Segurtasun Publikoaren Kontseilua. Organoan Euskadiko segurtasun-sistema publikoan eskumenak dituzten edo inplikatuta dauden erakunde guztiak daude ordezkatuta: Eusko Jaurlaritza (Segurtasun Saila; Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila; Osasun Saila; eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila) foru-aldundiak, EUDEL, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza, Legelarien Euskal Kontseilua, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, EAEAN eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusia.

Bileran Euskadiko Segurtasun Publikoaren 2025 Planaren jarraipena eta ebaluazioa egin da, bai eta 2021eko eta 2022ko lehenengo hiruhilekoko delinkuentzia-tasena ere. Horrez gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordeak egindako lanen berri eman da, zibersegurtasuna koordinatzeko mahaiaren informazioa azaldu da eta Judikatura, Fiskaltza eta Ertzaintza koordinatzeko lantaldearen balantzea aurkeztu da.

2 iruzkin
  • @jerkoreka
    2022-06-15

    Comentario de Twitter:
    👮‍♀️🤝👮‍♂️ Reunión del Consejo de Seguridad Pública de #Euskadi

    https://t.co/fKFz2ZuxVq https://t.co/AqeJ1n3lPV

  • @jerkoreka
    2022-06-15

    Comentario de Twitter:
    👮‍♀️🤝👮‍♂️ #Euskadi-ko Segurtasun Publikoaren Kontseiluaren bilera

    https://t.co/0JQiaTWlkM https://t.co/i9CRvy0sDC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak