Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria:"Terrorismoaren porrota, gure autogobernuaren garaipena da"

2011.eko urriak 25

Terrorismoaren porrota «gure autogobernuaren eta hura ahalbidetu zuen hitzarmen zabalaren garaipena» ere badela, baieztatu du lehendakariak Euskadiren Egunaren ospakizunetan

Eusko Jaurlaritzak Gernikako Arbolaren Gurutzea goraipamena emango dio Carlos Garaikoetxea lehendakariari. Era berean, honako hauei eman die Lan Onari goraipamena: Pedro Anitua; Juan Ángel Balbás, Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteko zuzendari nagusia; Ana Blanco kazetaria; Martín Fiz kirolaria; Juan Pablo Fusi historialaria eta Milagros García Crespo ekonomialaria. Halaber, José Ignacio Sánchez Galáni Lagun Onari goraipamena eman dio.

Patxi Lopez lehendakaria gaur aurrenekoz ospatu den Euskadiren Egunaren buru izan da. Exekutiboko buruak baieztatu duenaren arabera, terrorismoaren porrota «gure autogobernuaren eta hura ahalbidetu zuen hitzarmen zabalaren garaipena ere bada», hau da, «egun hartan Estatutua eta demokraziaren aldeko apustua egin zuen euskal gizarte gehiengo haren arrakasta kolektiboa» da, Patxi Lopezen ustez.

Ehunka gonbidaturen aurrean, lehendakariak adierazi du Euskadiren Egunak «askatasuna» ekarri duela, eta berekin «itxaropen eztanda» bat ere bai. Ondoren, erantsi du terrorismoa garaitua izan dela, nahiz eta «hori lortzeko «garesti ordaindu behar izan den»; horregatik talde terroristaren biktimak gogoratu nahi izan ditu.

«ETA garaitua izan da, ezin izan duelako Euskadiko herritarren borondatea menderatu, ez du bere ideia politiko totalitarioak inposatzea lortu», adierazi du Lopezek.

Euskadiren Egunaren ospakizun ekitaldian euskal erakundeetako ordezkaritza zabala egon da. Besteak beste, honako hauek: José Antonio Ardanza lehendakaria, Arabako ahaldun nagusia, Javier de Andrés, Eusko legebiltzarreko presidenta, Arantza Quiroga, Antonio Basagoiti (PP), Iñigo Iturrate (EAJ), Peio Urizar (Bildu), eta Gorka Maneiro (UPyD).

Lehendakariaren hitzetan, Euskadiren Eguna «aro berri bat hasteko eta etorkizun berri bat eraikitzeko egun bat da, terrorismoaren itzalik gabeko etorkizuna, askatasunean eta elkarrekin bizitzeko garaia da». Horregatik, «Euskadik bizi duen aro berriari, erantzukizunez ekiteko» deia egin du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria eta sailburuak