Lehendakariaren arabera, euskal industriaren etorkizuna abangoardiako makina-erreminta bat da, teknologikoki eta digitalki lehiakorra dena
-
Iñigo Urkulluk BIEMH makina-erremintaren bienalaren edizio berri bat inauguratu du, bi urteko pandemiaren ondoren
-
Lehendakariak ziurtatu du makina-erreminta euskal industriaren ADNaren parte dela
Lehendakariak 31BIEMH Makina-erremintaren bienalaren 31. edizioa inauguratu du gaur eguerdian Barakaldoko BECen. Bi urtez pandemia dela-eta bertan behera geratu ondoren ekin dio jarduerari berriro bienalak. Ekitaldian izan dira, halaber, bigarren lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua, Idoia Mendia, eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Arantxa Tapia.
Hitzaldian Lehendakaria pozik agertu da Bienalaren beste edizio bat egiteagatik, eta iragan bi urteetako esperientziak indartuta eta eragiketak eta negozioak ixteko gogo handiagoarekin ekiteagatik berriro. Adierazi duenez, pandemiatik ikasitako irakasgaietako bat da une egokia dela aurre egin behar diegun erronka globalei elkarlanean ekiteko. Izan ere, erronka horiek bizkortu egin dira digitalizazioari, teknologiari, energiari eta klimari dagokienez, erakundeei eta enpresei interpelatzen digun gizarte-eraldaketa batekin.
Beste une batean, Iñigo Urkulluk esan du makina-erreminta euskal industriaren ADNaren parte dela, eta gogorarazi du Euskadi Europako hiru MH ekoizle nagusien artean dagoela eta munduko bederatzigarrena dela. Sektoreak, oro har, bere ekoizpenaren %90 baino gehiago esportatzen du, eta kualifikazio handiko 16.000 pertsonari baino gehiagori ematen die lana. Lehendakariak esan duenez, euskal industriaren etorkizuna abangoardiako makina-erreminta bat da, teknologikoki eta digitalki lehiakorra dena.
Munduari Euskadiren potentzial industriala eta teknologikoa erakusteko aukera bat dela ziurtatu ondoren, Lehendakariak eta bertaratutako gainerakoek ibilbide bat egin dute 31BIEMH horren standak bisitatzeko pabilioietan zehar. 3.400 makina eta berritasun baino gehiago dituzten 28 herrialdetako 1.446 enpresa bilduko ditu aurtengo bienalak.
-
2022-06-15
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: ⚙️ @iurkullu Lehendakariak ziurtatu du makina-erreminta euskal industriaren ADNaren parte dela.
📎 https://t.co/7arHeXloLu⚙️…
-
2022-06-15
ESTARÍA bien si todo esto no sirviera para el control humano, que gasta y en que gasta, donde se mueve y cuánto ganas, cuando realmente ese control debería tenerlo el pueblo para los que trabajan para el, es decir el control lo tenemos que hacer el pueblo al gobierno, en que y para que con nuestros impuestos....
-
2022-06-14
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: ⚙️ @iurkullu Lehendakariak ziurtatu du makina-erreminta euskal industriaren ADNaren parte dela.
📎 https://t.co/7arHeXloLu⚙️…
-
2022-06-14
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: ⚙️ @iurkullu Lehendakariak ziurtatu du makina-erreminta euskal industriaren ADNaren parte dela.
📎 https://t.co/7arHeXloLu⚙️…
-
2022-06-14
Comentario de Twitter:
RT @Gob_eus: ⚙️ @iurkullu Lehendakariak ziurtatu du makina-erreminta euskal industriaren ADNaren parte dela.
📎 https://t.co/7arHeXloLu⚙️…
-
2022-06-13