Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak GAZTEMUNDU 2011 sustatuko du

2011.eko urriak 26

Beste herrialde batzuetan jaio eta euskal arbasoak dituzten 30 gaztek Euskadi ezagutuko dute lehendabiziko aldiz

Eusko Jaurlaritzak antolatutako Gaztemundu programaren helburua euskaldunen ondorengoek Euskadiren iragana eta oraina bertatik bertara ezagut dezaten da. Programari atxikimendua berresteko hainbat baldintza bete behar izan dituzte, adibidez, Euskal Etxe baten finantzazio eta programazioaren kudeaketa ereduari buruzko ikerketa egitea.

Gainera, Euskaditik kanpo bizi behar dira eta Euskal Etxe ofizial baten bazkidea izatea behar dute. Aurten sei herrialdetako zazpi mutil eta hogeita hiru neska aukeratu dituzte programan parte hartzeko. Euskal Etxe gehiago izanik, Argentinatik hogeita hiru lagun etorriko dira, eta kopuru horretatik urrun, Uruguaik eta Txilek bina ordezkari izango dituzte. Azkenik, Venezuelatik, Kolonbiatik eta Brasiletik ordezkari bana etorriko dira. Ekitaldiak bi aste inguru iraungo ditu eta gazteek euskal geografiaren zati handi bat ezagutzeko aukera izango dute.

Era berean, bizi diren herrialdetatik ere Euskadiri buruzko euren ikuspuntua adierazi edo Euskal Etxeak hobetzeko ekarpenak egin ahal izango dituzte, besteak beste. Gaztemundu 2011 espedizioak gaur ekingo dio bere abenturari, Gasteizen. Nahiz eta atzo, igandea, iritsi ziren, gaur Gasteizko alde zaharra edota Villa Suso, Montehermoso eta Escoriaza Esquivel berpizkundeko jauregiak ezagutzeko aukera izango dute, ikerketa eta txostenekin hasi baino lehen.

Mikel Urmenetak diseinatutako logoa

Irudi material guztian eta oroitzapenezko kamiseta guztietan agertzen den logo korporatiboa nazioarteko diseinatzaile Mikel Urmenetak sortu du, Kukuxumusu eta Vasco Universal 2010 marken bitartez. Logotipoa munduaren irudi batek eta hainbat herrialdetatik irteten ari diren pertsonei ematen zaien ongi etorri batek osatzen dute.

Iruzkin bat
  • @Gazteaukera
    2011.eko urriak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak GAZTEMUNDU 2011 sustatuko du. http://t.co/Got2kqiX

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan