Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Giza Eskubideetako zuzendaria Allée des Internés izenekoaren inaugurazioan izan da, Gurs-eko kontzentrazio-esparruan

2011.eko urriak 23

Eusko Jaurlaritzak bertan sartuta egon ziren euskal miliziano eta politikarien oroimena ohoratzen duten bi zutabeekin lagundu dio monumentuari

Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak gaztelaniaz eta euskaraz argitaratu du Claude Laharie liburua den 'Gurs: 1939-1945. Espetxeratze-esparru bat Biarnon'

Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendariak, Inés Ibáñez de Maeztuk, izan da gaur goizean Gurs-eko (Frantzia) kontzentrazio-esparruan egin den Allée des Internés izenekoaren inaugurazioan. Monumentuak, Emilio Vallés-ek asmatuta, Nuremberg-en Dani Karavan artista israeldarrak jarritako Giza Eskubideen Etorbidean dago inspiratuta. Esparruko erdiko bidean pasillo moduan ipinita dauden dituen granitozko 27 zutabeekin, Amicale du Camp de Gurs elkarteak hausnarketa egitera gonbidatu nahi du eta bertan giltzaperatuta izan ziren guztien memoria ohoratu. Zutabe bakoitzak errefuxiatu- edo/eta preso-maila bat gogorarazten du, eta Jaurlaritzak ipini dituen biek Espainiako Gerra Zibilak bukatu zenean bertan sartu zituzten euskal miliziano eta politikarien pairamena dakarte gogora.

Frantziako, Alemaniako eta Espainiako agintarien presentzia izan duen ekitaldian, Gurs-eko kontzentrazio-esparruan sartuta egon ziren pertsona batzuek hitz egin dute, horien artean José de Sola euskal herritarrak. Honek bere haurtzaroaren aldi bat bertan igaro zuen. Era berean, Lilo Petersen-en 'Les oubliées' (emakume ahaztuak) izeneko lanaren pasarte bat irakurri da eta abesbatza batek 'Le chant des marais' (deportatuen abestia), 'Paso del Ebro', 'Nuit et brouillard' (deportatuen abestia) eta 'Chant des partisans' (erresistentziako abestia) abestu ditu.

"Berriz aipatu nahi dut hemen gizarte-bidegabekeria jasan zutenen oroimenarekin bat egiteko Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoa. Hemen sufritu zuten guztiek gure elkartasuna dute. Nahiz eta euskal jatorria dutenei maitasun bereziarekin begiratu, egia esan, berriro ere, giza egoerak estimuan eta aintzatespenean berdin egiten gaitu", adierazi du Ibañez de Maeztuk.

Zuzendariak azpimarratu du ez daudela "demokratei fanatismoa, gorrotoa, xenofobia edo Giza Eskubideen beste edozein urraketa salatzea galarazten diguten mugak".

"Kontzentrazio-esparru honen hasieran, 1939an, entzun zen modu desberdin batean esango dugu hemen eta orain, mundua aldatu da, baina zentzugabekeriaren biktima haiek bezain esplizitu eta zintzoak izango gara. Askatasun, duintasun eta justiziaren ideal berdinak ditugu, gaur egun bizi behar dugun moduetan islatuta eta etorkizun hobea lortzeko itxaropena gauzatzeko lan eginez" esan du Inés Ibáñez de Maeztuk.

Ildo berean, Eusko Jaurlaritzak oroimen historikoa berreskuratzeko politika publikoetan sakontzeko duen borondatea berriro agerian utziz, bere Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratu berria du 'Gurs: 1939-1945. Espetxeratze-esparru bat Biarnon'. Claude Laharie-ren testu hau gaztelaniara eta euskarara itzultzeak, geroago Holokaustoaren agertokia ere izango zen kontzentrazio-esparru honetara duela 72 urte heldu ziren errepublikazale eta brigadista erbesteratuen oroimena bizirik gordetzera laguntzen du.

Amicale du Camp de Gurs elkartea 1980ean eratu zen bertan sartuta egon ziren pertsonak biltzeko, baita horien senideak, lagunak eta aldekoak ere. Helburu komuna xenofobia, arrazakeria, antisemitismoa eta errepresio politikoaren aurka borrokatzea da. Gurs-eko kontzentrazio-esparruan 60.000 pertsona sartuta egon ziren (6.500 euskal herritarrak), 52 herrialdeetatik etorriak, hain zuzen. Sei konboik eraman zituzten, 1942ko abuztuaren eta 1943ko otsailaren bitartean, pertsona horietako 3.907 Auschwitz-era.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)