Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Bingen Zupiria sailburua "Serra/Seurat. Marrazkiak" erakusketaren inaugurazio ekitaldian izan da

2022-06-08

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria "Serra/Seurat. Marrazkiak" erakusketaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur arratsaldean Guggenheim Bilbao Museoan. Irailaren 6ra bitartean ikusgai egongo den erakusketa honetan Georges Seurat sortzaile frantsesazen marrazkiak dira protagonista baina baita Richard Serraren lanak ere. Izan ere Serrarentzat  sortzaile frantsesaren marrazkiak dira, hain zuzen, haren obrako alderdirik nabarmenena. Izan ere, Richard Serraren ustetan, marrazkia ez da eskulturak egiteko abiapuntutzat erabiltzeko zirriborro soil bat, baizik eta bere nortasun propioa duen jarduera bat, eta “etengabeko ardura bat, albo-arazoak eta bere-bereak dituen arazoak” dauzkana. Erakusketa honetan Rambles delakoa ere erakutsiko da; hots, Serrak 2015ean hasitako seriea. Bertan, olio-barrak ekarritako materiak azpimarratuko du prozesua, pisua eta grabitatea bezalako gaietan duen interesa. 

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)