Berriak

Eusko Jaurlaritza, Kanpo Harremanetarako ordezkari baten bitartez, Miarritzeko 12. Foroan egon da, Dominikar Errepublikan

2011.eko urriak 22

Miguel Angel Crespo Mugaz Gaindiko  Lankidetzarako Ordezkariak Latinoamerikan euskal presentzia historikoari buruz hitz egin zuen eta azpimarratu zuen Eusko Jaularitzaren Ordezkaritzek egiten duten  gaur egungo ekintza, baita Euskadiren lankidetza munduko eskualde honekin. 2010 urtean zehar Euskal Herriak 51 miloi euro zuzendu zuen lankidetza deszentralizatutarako proeiktuentzako, Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren % 0.49a balio berekoa dena. Proiektu haiek munduan pobrezia erauzten laguntzeko helburua dute, giza garapenaren promozioa eta euskal gizartearen ahalegin solidarioaren sinboloak dira, batez ere gaurko krisi ekonomiko larrian.

Miarritzeko Foroa urtero egiten den Europaren eta Latinoamerikaren arteko topaketarako gunea da, Eusko Jaurlaritzaren laguntza duena. Foroa aldizkatzen egiten da, urte batean Miarritzen eta beste batean Latinoamerikako herri batean. “XX.menderako Latinoamerikaren ikuspuntu berria” goiburuarekin, 2001an Dominikar Errepublikako hiriburua den Santo Domingon izan zen.

Miguel Ángel Cresporekin batera, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan Elvira Cortajarena, Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaria; Iñaki Martínez, Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaria eta Rafael Hueso, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusikoa egon ziren.

Inaugurazio ekitaldian, Miguel Ángel Crespok zehaztu zuen euskal presentzia historikoa eskualde honetan, baita  ekonomia-harremanak  eta Euskadik azpikontinentean egiten duen lankidetza deszentralizatuaren garrantzia ere. Crespok azpimarratu zuen 117 euskal etxeren prezentzia eskualde honetan, bertakoentzat eta hainbat arrazoiengatik Ameriketara emigratu direnentzako biltzeko lekua direnak. Haiei gehitzen zaie gaur egungo euskal presentzia handia: enpresa ugari eta Eusko Jaurlaritzaren garrantzizko presentzia instituzionala, Ordezkaritzen eta SPRI-ren bulegoen bitartez.

Lankidetza deszentralizatuaren esparruan, Euskadik Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuaren %0.5 zuzentzen du. 2008-2010 denboraldian,  kopuruak 80 miloi euro gainditu zuen “Euskadirentzako Latinoamerikaren garrantzia adierazten duena".

Aldi berean, gaur Euskadi  "herri plurala, heterogeneo, eraginkorra, langilea, serioa, europarra, erabat demokratikoa eta terrorismoaren eta indarkeriaren aurka dagoena” dela  nabarmendu zuen.

Karibeko herrian egin zen bileran, euskal ordezkaria Leonel Fernández presidente dominikarrarekin bildu zen, Euskal Herriko Unibertsitatearen Unibertsitate Dominikarraren arteko harremanak azpimarratu zituena. Gainera, Foroan egon ziren:  Javier Rojo Espainiako Senatuko presidentea; Edouard Courtial Frantziako Kanpo Harremanetarako Ministroa; Didier Borotra Miarritzeko Senatari-Alkatea; Angelino Garzón Kolonbiako Presidente ordea;  Lionel Jospin Frantziako Lehen Ministro ohia; Marisol Espinosa Perúko Presidente ordea; Luis Alberto Moreno Garapenerako Banku Interamerikarrako presidentea (BID); José Ignacio Salafranca Sanchez Neyra Eurolateko presidentea; Javier González Mexikoko Senatuko presidentea; Manuel Martín Kongresuko presidente ohia eta intelektualak Jaqques Atali bezala, hainbeste pertsona ospetsuen artean.

Miarritzeko 12. Foroa

"Europa- Latinoamerika Topaketak, “Miarritzeko Foroa” izenekoa urtero antolatzen dira 2000 urtetik aurrera. Santo Domingon egin da 12. bilera, eta lehenago Latinoamerikako Mexikon, Bogotán, Santiagon eta Quiton izan zen.

“Latinoamerikan garapenerako eredu berri bat posible al da?” helburua duen galdera honekin Foroak gogoeta askotarikotarako guneak ireki nahi izan zituen, baita, gune multisektorialak eta geografia desberdinetakoak ere, Latinoamerikako eta Europako ikuspuntuak gehituz. Topaketaren dinamika hiru lan talde inguruan izan zen: garapenerako eskualdeko eredua, gobernagarritasuna iraunkorrarako erreforma prolitikaren proposamenak eta kultura.

Garapena eta ekonomiari buruzko eztabaiden artean, Europako eta Latinoamerikako etorkizunean gaurko ekonomia-krisiari aurre egiteko kezkak transmititu zituzten partaideek.  Arriskuen agentzia kalifikatzaileen zeregina gaurko krisialdian, haien urruntasuna errealitate kontinentalarekin konparatuz eta agentzia publikoen falta eztabaidak interes handia piztu zuten bildutakoen artean.

Gai nagusien artean, droga legeztatzeaz eta hauen inguruko ekonomiaz eztabaida izan zen. Partaideek adostasun handia lortu zuten irekitasunaren aldeko eskaintzak eta  eskualdeko herrien errealitate soziokulturalei eta ekonomikoei buruzko eztabaidari aurre egiteko. Zigarroak eta alkohola “drogak” konsideratzen ez izan arren -horregatik merkaturatzea eta produkzioa ez daude debekaturik, herri askotan gibel-zirrosiz heriotzak drogaz baino askoz gehiago izan arren- bilera zeundenen ustetan, Hegoamerikako herri askotan nahiz eta koka produkzioak sustraiak milurteko kulturan, hasierako herrien eskazi asko betetzeko balio du baita bizimoduaren zailtasunak orekatzeko ere baliogarria izan, kontra egiten diote.

Azkenean,  azken urtetan Txinak lortutako zeregin nagusia eta erreferentziala izan da hainbeste hausnarketen arrazoia.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Miguel Ángel Crespo, Elvira Cortajarena, Iñaki Martínez, Rafael Hueso