
Lehendakariordeak adierazi du Enpleguaren Euskal Legeak lehen aldiz arautuko duela lan duina eta kalitatezkoa
- Mendiak uste du “berdintasunaren eta lehiakortasunaren arloan gizarte gisa daukagun erronka handienari” helduko zaiola
Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburu Idoia Mendiak gaur ziurtatu duenez, Enpleguaren Euskal Legeak lehen aldiz arautuko du lan duina eta kalitatezkoa, eta gizarte gisa berdintasunaren eta lehiakortasunaren arloan daukagun erronka handienari heltzeko balioko du.
Mendiak bilera bat izan du gaur Bilbon komunikabideekin Enpleguaren Euskal Legearen lehen zirriborroan aurrera egiteko. Dokumentu hori, gaurtik aurrera eta hilabeteko epean, jendaurrean jarriko da, eta, gainerako nahitaezko txostenak igaro ondoren, Eusko Legebiltzarrera eramango da, izapidetzen jarraitzeko.
Bere hitzaldian, Lehendakariordeak azpimarratu du Euskadik izango duen lehen Enplegu Legea dela, “enpleguaren kalitatea arautuko duela eta lan duina berariaz definituko duela”. Era berean, adierazi du lege horrek lehen aldiz arautuko duela Espainian enplegu-politika aktiboetarako eskubide subjektiboa, eta Lanbidek prestakuntzarako eta lan-orientaziorako laguntza pertsonalizaturako eskubidea bermatu beharko duela, Europako Gizarte Zutabean jasotzen den bezala.
Mendiak gogorarazi du enplegu-politika aktiboak bere gain hartu eta hamarkada bat geroago iritsi dela. Hamarkada horretan sortu da Lanbide Enplegu Zerbitzu Publikoa, eta aldi horretan beste erakunde eta eragile batzuek ere jardun dute, nahiz eta arlo horretako eskumen nagusia Eusko Jaurlaritzarena izan. Horregatik, adierazi duenez, “antolatu gabeko eremua zen, eta elkarrizketarako eta lankidetzarako borondatetik diseinatu dugu”.
Enpleguaren Euskal Legeak aukera emango du zuzentzen duen sailak “lider izan dadin eragile instituzional, sozial eta gizarte zibileko eragile guztien arteko hitzarmen-espazioan”, eta Lanbidek Enplegu Zerbitzu Publiko gisa duen eginkizun nagusia zehazteko, “diseinatu eta inplementatu behar ditugun estrategia guztiak Lanbideren inguruan jorratuko dira”.
Lehendakariordeak behin eta berriz esan du “lan segurua, ondo ordaindua eta mugagabea izateari buruz ez dugula soilik hitz egingo. Kalitatezko enplegu batek zerikusi handia izango du prestakuntzarekin, trebetasun eta konpetentzia profesionalak eguneratzearekin, aldaketetara egokitzen jakiteko, eta egokitzeko gaitasun hori ezin da izan soilik ordaindu ahal dionarentzat.
Erronka publikoa da, pertsonek sartzeko aukera berdinak izan ditzaten eta enpresek behar dituzten profilak izan ditzaten. “Berdintasunaren eta lehiakortasunaren arloan gizarte gisa daukagun erronkarik handienari heltzeaz ari gara”, amaitu du.
-
2022-06-08
Azpimarratzea langile batek bere lanpostua utz dezakeela, bere bizitza arriskuan dagoelako eta osotasuna arrisku onartezinean dagoelako, langileak zigorrik jaso gabe, horretarako beharrezko diren frogak bilduz; pertsona batzuek ez diete eskubiderik emango, eta arriskuei buruzko informaziorik ere ez zaie emango.
-
2022-06-08
poner énfasis que una persona trabajadora puede abandonar su puesto de trabajo por estar en peligro su vida e integridad riesgo inasumible sin sanción para el personal trabajador reuniendo pruebas necesarias de resultar, habrá personas no se les dé información derechos ni de los riesgos van a estar en sometimiento inicio labor