Bingen Zupiria eta Arantxa Tapia Euskadi Gastronomia Sariak banatzeko ekitaldian izan dira

2022-06-06

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Euskadi Gastronomia Sarien eta Euskal Gastronomia Akademiaren Sariak banatzeko ekitaldiaren buru izan da gaur arratsaldean. Gasteizen egindako ekitaldian izan dira, halaber, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendari Raúl Pérez.

2021eko Euskadi Gastronomia Sariak hauentzat izan dira: 

  • Jatetxe jaberik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria: Edorta Lamo García de Albizu, Arrea! Jatetxea Kanpezu
  • Jangela zuzendaririk onenaren “Euskadi” Gastronomia Saria: José Luis Blanco Salazar, Zaldiaran Jatetxea Vitoria-Gasteiz
  • Kazetari lanik onenari “Euskadi” Gastronomia Saria: Ana Vega Pérez de Arlucea.
  • Argitalpen onenari “Euskadi” Gastronomia Saria: “Luis Irizar, Maestro de Maestros” 

Ekitaldian akademiarenak diren sariak ere banatu dira. Honako hauek izan dira sarituak: 

  • “José María Busca Isusi” Saria (gastronomiarekin erlazioa duen norbanako produktu edo argitalpen):
  • “Manuel Llano Gorostiza” Saria (Ardoaren kulturarekin erlazioa duen norbanako, elkarte edo instituzioa): Ardoaren Kulturarako Fundazioa
  • “Luis Irizar” Saria (Irakaskuntzari): International School of Pastry Arts- Torreblanca Eskola
  • “Juan José Lapitz” Saria (Produktua): Trujal La Equidad S. Coop. izena
  • “Academia Vasca de Gastronomía” Aparteko saria: José Ramón Andés Puerta

Zupiria sailburuak adierazi duenez euskal gastronomia gure gizartearen eta gure garapenaren dinamoetako bat da “zentzurik zabalenean: sektore modura lekua hartu du gure ekonomian, puntako eta kalitatezko zerbitzuak eta produktuak eskainiz.; berrikuntzaren eta ikerketaren laborategi eta erreferentzia da; gure ekonomiaren beste sektore askori egiten dion ekarpena ukaezina da: nekazaritza, arrantza, ardogintza, turismoa, zientzia, teknologia, osasuna, kultura…; Euskadi nazioartean ezagutzera emateko ezinbesteko palanka da; eta Herri honen nortasuna eta tradizioa zaindu eta elikatzen dituen elementuetako bat da”.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak