Euskal erakundeek indarrak batuko dituzte kanpaina bateratu batean, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean
- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordeak gaur arratsaldean Emakunderen egoitzan egindako bileran hartu da erabakia
- Herritarren sentsibilizazioan eragin handiagoa eta eraginkortasun handiagoa lortzea da helburua
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea bildu da gaur arratsaldean Emakunderen egoitzan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua buru zela, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariarekin batera. Herrialdeko autonomia-, foru- eta toki-administrazioak ordezkatuta dauden batzorde horretan, ahaleginak eta baliabideak batzea erabaki da, datorren azaroaren 25erako, Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko egunerako, kanpaina bateratu bat egiteko. Helburua da eragin eta eraginkortasun handiagoa lortzea herritarrak indarkeria matxistarik gabeko gizarte baten alde sentsibilizatzeko. Hala, lantalde espezifiko bat sortzea erabaki da batzordearen esparruan, Eusko Jaurlaritzak, hiru aldundiek eta EUDELek bultzatutako kanpaina bat bultzatzeko. Kanpaina hori bakarra izango da EAE osoan, erakunde bakoitzak bere lurraldean berezko berezitasunen arabera egin beharreko egokitzapenak egiteko aukera emanez.
Arratsaldeko bilerak, gainera, gai-zerrendako beste puntu batzuk ere izan ditu, hala nola, martxoaren 3an onartutako Emakume eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzen aldeko Legearen hedapena. Bileran, erakunde guztien artean antolatutako eta koordinatutako ibilbide-orri bat jarraitzea proposatu da. Honek hainbat fase izango ditu, hala nola legearen aginduak eta horiek betetzea zein erakunde publikori dagokion identifikatzea, erakunde bakoitzak aurreikusitako neurriei buruzko informazioa biltzea eta aurreikusitako ekintza guztiekin txosten bateratu bat egitea.
-
2022-06-08
Genero-irudiaren publizitatea ez egitea sexu-objektu estereotipo gisa, zenbat eta gehiago izan, orduan eta baliagarriago, adibidez, defentsa on bat ordaindu ezin izatea. Berdin dio indarkeriaren publizitatea ez egitea, muturreko egoeretan gauzak konpontzeko bide gisa; esate baterako, ekintzak erreakziorik ez izatea eta suaren sugarrak piztea. Biolentziak, zulo beltz batek bezala, dena jaten du pasaeran, ez du inola ere erakargarria izan behar gizarte txarra.
-
2022-06-08
mIrar no publicitar imagen género como objeto sexual estereotipo como cuanto más tengas más valgas por ejemplo como que no pueda pagarse una buena defensa. Idem no publicitar la violencia como medio de solucionar las cosas en situaciones extremas por ejemplo como que la acción no tuviese reacción y se aviven las llamas del fuego tienda a propagarse. La violencia como un agujero negro se come todo a su paso no tiene que ser atractiva de ningún modo mal social.
-
2022-06-07
Generoaz nahitaez hitz egin behar izan gabe, edozein biktima izan daiteke, zoritxarrez, duela mende askotatik proportzio handiagoan, emakumeak, hala nola jada desberdin jaiotzea eta pertsona batzuek beste batzuek baino gehiago balio izatea kotizatzaileen kategoria desberdinetan ere, erantzukizuna partekatua izan daitekeenean egiturazko desberdintasuna sistematikoki sortuz.
-
2022-06-07
Sin tener que hablar necesariamente de género cualquiera puede ser víctima, desgraciadamente en mayor proporción desde muchos siglos atrás, las mujeres, como que ya se naciera diferente y unas personas valiesen más que otras hasta en diferentes categorías cotizantes cuando la responsabilidad puede ser compartida creándose desigualdad estructural sistemáticamente.