Nola zaindu diabetesa
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Eusko Jaurlaritzak 400.000 euro bideratuko ditu Euskadiko ustiategietan animalien ongizatearen kontrola bermatzeko(Gobernu Bilera 2022-6-7)

2022-06-07
  •  Barne-prozeduren gastuak eta Welfair kanpoko ziurtagiri independentearenak lagunduko dira diruz 
  • Welfairrek zorrotz ebaluatzen eta kontrolatzen du animalien ongizatea abeletxeetan, haztegietan eta hiltegietan

 Eusko Jaurlaritzak guztira 400.000 euro bideratuko ditu laguntzetara, animalien ongizatearen kontroleko barne-prozedurak egin eta ezartzearen ondoriozko gastuak, arduradunen prestakuntza eta animalien ongizateko Welfair ziurtagiriaren berezko gastuak finantzatzeko.

Laguntza horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren Agindu bidez arautzen dira. Laguntza horien onuradunak izan daitezke EAEn egoitza duten erakunde publikoak edo pribatuak, besteak beste nekazaritza‑ustiategiak dituzten kooperatibak, enpresak, taldeak edo nekazaritzako beste asoziazio-entitateak edo ustiategi indibidualak, bertako ustiategi guztiak % 100ean barne-auditoretza bidez kontrolatzeko prozedura ezartzeko eragileak badira, eta xedeen artean honako hauek badituzte: animalia-jatorriko elikagaiak ekoiztea eta/edo merkaturatzea, txerrien, erruteko hegaztien, baserriko oilaskoen, esnetarako ardien eta esnetarako behien azpisektoreetan. 

Zer da Welfair?

Animalien Ongizateko Welfair ziurtagiria da Institut de Recerca i Tecnologia Agroalimentàries (IRTA) elkarteak NEIKER institutuarekin lankidetzan homologatutako ziurtagiri independente bakarra. Europako Welfair Quality eta AWIN® erreferentzietan oinarrituta, zorrotz ebaluatzen eta kontrolatzen du animalien ongizatearen kontrola abeletxeetan, haztegietan eta hiltegietan honako espezie hauetan: ardiak, txerriak, behiak, ahuntzak eta oiloak, oilaskoak, untxiak eta indioilarrak. 

Diruz lagundu daitezkeen gastuak 

Diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira autokontrolerako sistema ezartzearen ondoriozkoak (sistemaren arduraduna prestatzea, autokontrolerako prozedura idaztea, barne-auditoretzak egitea) nahiz WELFAIR ziurtagiriaren ondoriozkoak (ziurtagiria egiteko enpresa azpikontratatzea eta ziurtagiriaren eskemaren kuotak).

Lehia bidezko konkurrentzian emango zaie laguntza hau jasotako eskabide guztiei. Diruz lagundu daitezkeen kostuen % 80 arte eman ahal izango da, gehienez ere 50.000 euro proiektuko. Proiektuak egiteko epemuga 2022ko abenduaren 31 izango da.

Eskabideak aurkezteko epea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindua argitaratu biharamunetik hasi eta hilabetekoa izango da. Pertsona fisikoek presentzialki nahiz elektronikoki aurkeztu ahal izango dute eskabidea.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko