EUDEL eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean ari dira Europako funtsak udaletan gauzatzea bizkortzeko
SEM Suspertzeko eta Erresilientziarako Mekanismoaren esparruan, Eusko Jaurlaritzaren eta EUDELen arteko informazio-bidea Europako laguntzak kudeatzera eta kontrolatzera hedatu da orain toki-administrazioen baitan.
Lankidetza-bide berri hori funtsezkoa da euskal udalek Next funtsetan parte har dezaten, eta gaur gauzatu da, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuaren eta Gorka Urtaran EUDELeko elkarteburuaren arteko lan-topaketan, Jose Antonio Santano EUDELeko elkarteburuordea eta Iñigo Gaztelu EUDELeko Batzorde Eragileko kidea ere bertan zirela.
Gaur goizean Bilbon Euskadiko Udalen Elkartearen egoitzan egindako bileran izan dira orobat bai EUDELeko zuzendari nagusi Mar Zabala, eta, Ekonomia eta Ogasun Sailetik, bai Kohesio Politiken eta Europako Funtsen zuzendari Iñaki Barredo, bai Kabinete eta Komunikazioko zuzendari Yurdana Burgoa.
Ekonomia eta Ogasun Sailak bere burua eskaini du EUDELek ematen duen zerbitzua indartzeko, Eusko Jaurlaritzaren Iruzurraren aurkako Planarekin, erreferentziako eredu moduan udal bakoitzak bere plana egin dezan.
2022ko martxoaren 29ko Gobernu Kontseiluak Neurrien plan bat onetsi zuen SEM Suspertzeko eta Erresilientziarako Mekanismoaren baliabideekin finantzatutako ekimenetarako iruzurraren aurkako betekizunak, balizko interes-gatazkak, finantzaketa bikoitza eta estatu- eta ingurumen-laguntzak betetzeko; neurri horiek Suspertzeko, Eraldatzeko eta Erresilientziako Planak (SEEP) gauzatu beharrekotzat jotzen ditu, Europako laguntzak jaso ahal izateko.
Aldez aurretik, iazko abenduan, Euskadiko Udalen Elkarteak iruzurraren aurkako politikaren arloko lehen orientazio-agiriak eman zizkien udalei, bai eta erakunde-konpromisoaren eredu bat ere. Adierazpen horretan, Udalak bere gain hartuko ditu iruzurraren aurka borrokatzeko konpromisoak, Suspertzeko, Eraldatzeko eta Erresilientziako Planaren kudeaketa-sistema osatzen duen HFP/1030/2021 Aginduan ezarritako betebeharrak bete daitezen.
Iruzurraren aurkako plan baten gutxieneko edukien artean, aplikatu beharreko araudiaren arabera, honako jarduera hauek daude jasota: arriskuak aztertzea, iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako politika, kode etikoa, salaketa-kanala eta protokoloa, interes-gatazkak prebenitzeko politika, oparien eta esku-erakutsien politika, eta iruzurra kontrolatzeko organo bat izendatzea.
Iruzurraren prebentzioaren arloko kontzientziazioa eta prestakuntza ere oinarrizko baldintza dira. Gai hori jorratzeko, EUDELeko webinarren zikloaren barruan, Ekonomia eta Ogasun Sailak prestakuntza-saioa emango du ekainaren 21ean, asteartez, Euskadiko Udalen Elkartearekin batera antolatuta. Informazioa bereziki kontu-hartzaileei, idazkariei eta teknikariei zuzendua da, baina badu interesa udal-arduradunentzat ere, horiek gidatuko dituzte funtsak garaiz eta behar bezala gauzatzea.
Erakundeen arteko topaketa hori EUDEL Europako funtsen arloan EAEko toki-erakundeei ematen ari zaien informazio- eta laguntza-zerbitzua babesteko Eusko Jaurlaritzak egindako eskaintzaren ondorio da.
EUDEL Next EU! zerbitzua 2021eko martxoan abiarazi zen, SEMeko deialdiak aktibatu baino hilabete batzuk lehenago, helburutzat hartuta Euskadiko udalak aldez aurretik informatuta eta prest izateko laguntza gehiago eskuratzea eta Europatik datozen finantzaketa-aukera guztiak ahalik eta gehien aprobetxatzea.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak NextGen Euskadi webaren berri eman du. Webgune horrek bide erraza izan nahi du SEM Suspertzeko eta Erresilientziarako Mekanismoari dagozkion funtsak eskuratu nahi dituzten eragileek erraz eta bizkor aurki ditzaten deialdiak, lizitazioak eta laguntzak. Atari hori Euskadi.eus webgune instituzionalean dago, Europako Kohesio Politika eta Funtsen Zuzendaritzaren barruan: https://www.euskadi.eus/araudia-next-gen/web01-a2ogafon/eu/
Eusko Jaurlaritzak eta EUDELek udalerrien funtsezko zeregina azpimarratu dute, Europako Funtsak Euskadi suspertzeko eta eraldatzeko tresna izan daitezen, herri eta hirietako proiektu eta plan estrategikoak bultzatuz. Garapen jasangarriaren eta inklusiboaren euskal ereduarekin koherentea den estrategia da, eraldatze ekonomiko, ekologiko eta digitalak eragin positiboa izan dezan pertsonen bizi-kalitatean, enpresa-sarearen lehiakortasunean eta gizarte-kohesioan.
Bi erakundeek elkarrekin lan egiteko konpromiso partekatua dute, funtsen gauzatze efikaza eta eraginkorra bizkortzeko erronkari aurre egin diezaioten. Toki-erakundeetan, gainerako administrazioetan bezala, beharrezkoa izango da “botila-lepoak” ikuskatzea kudeaketa publikoko prozedura eta tresnetan, kontrol-betebeharrak murriztu gabe.
EUDEL Materialak: kontratu ereduak, FAQak eta laguntzen fitxak
Helburu horri erantzunez, EUDELek hainbat dokumentu-eredu prestatu ditu udaletako kontu-hartzaileen, idazkarien eta teknikarien lanari babesa eskaintzeko. Balorazio onena lortu duten materialen artean dago Kontratazioko Eskuliburua, 36/2022 Errege Lege-dekretua Europako funtsen araudi berezira egokitua. Eskuliburu horrekin batera, Next metodologiara egokitutako 22 kontratu motaren pleguak daude, obra-kontratuen, horniduren eta zerbitzuen kontratu-moten klausula administratiboei buruz.
Aldi berean, toki-erakundeek EUDELi helarazten dizkioten kontsulta ohikoenei (FAQ) erantzuteko gordailu bat eskaini da.
Laguntza bakoitzeko deskribapen-fitxak udaletara bidali dira deialdia argitaratzean, eta newsletter buletin batean eta EUDELen webgunean bildu dira: https://next.eudel.eus/eus/
EUDELen zerbitzua gaur egun bostehun hartzaile baino gehiagok osatzen dute, horien artean direla EAEko 251 udal, mankomunitate, partzuergo eta garapen-agentzietako arduradun politikoak nahiz teknikariak, orobat beste erakunde eta organismo publiko batzuetakoak.
Orain arte, EUDELek Europako funtsen 31 diru-laguntza aztertu eta horien berri eman die udalei, zerbitzu publikoek aurrera egiteko eta herri nahiz hirietan proiektu eraldatzaileak bultzatzeko funtsezkoak diren esparruetan.
ERANSKINA: TOKI-ERAKUNDEETARAKO NEXT FUNTSEN DEIALDIAK
Une honetan, ondorengo laguntza-deialdi hauek daude aktibo, eta horien zenbateko osoa edo zati bat Toki Erakundeek jasoko dute:
Deialdi irekia |
Zenbatekoa (€) |
Epea |
5.000 biztanle arteko udalerrietako eraikinetan energia birgaitzeko laguntzak (PREE 5000)
|
EAE: 1.554.450 |
2023/12/31 |
Energia berriztagarriko iturriekin autokontsumo eta biltegiratze elektrikorako laguntzak industrian, zerbitzuetan, administrazio publikoetan... EEE *Lehia sinplea |
37.173.437 |
2023/12/31 |
Mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa (MOVES III) EEE |
16.378.574,63 |
2023/12/31 |
Energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarrien programa EEE |
7.779.253,77 |
2023/12/31 |
Erronka demografikoa duten udalerrietan energia garbiko tokiko proiektu berezietarako inbertsioak egiteko laguntzak (DUS 5000 PROGRAMA) |
EAE: 2.418.750 |
2022/11/5 |
Lurralde-eraldaketarako eta despopulazioaren aurkako borrokarako proiektu berritzaileak |
10.315.000 |
2022/6/15 |
Berrorekatzeko, Ekitaterako eta kolektibo kalteberak gizarteratzeko lurralde-proiektu berrietarako laguntzak LANBIDE |
18.879.757 |
2022/7/29 |
Euskal Autonomia Erkidegoan, landako eta hiriko eremuetan emakumeei laguntzeko programa garatzeko dirulaguntzak LANBIDE |
773.662 |
2023/9/29 |
Lehen esperientzia profesionala administrazio publikoetan LANBIDE |
7.516.326 |
2023/10/31 |
Dagoeneko itxitako 2021-2022 deialdien artean, honako hauek dira nabarmenenak:
1.-Eraikin publikoak birgaitzea bultzatzeko laguntzak (PIREP): 600.000.000 €
2.-Helmugetako Turismo Iraunkortasuneko Lurralde Plana: 24.000.000 € 2021ean EAEn guztira 11 helmugatarako.
3.-Toki Erakundeentzako Turismo Jasangarritasuneko planak egiteko ezohiko deialdia. 2022rako aparteko edizio berria ebazteke:
720.000.000 € (Autonomia-Erkidegoen artean banatzeko).
2021ean, merkataritza-jarduerarako udalerrietarako laguntzak (2022an edizio berri bat argitaratzeko dago):
4.- Turismo-eremuetan merkataritza-jarduera indartzeko laguntzak (5.000 eta 20.000 biztanle artean): 32.173.333 €
5.- Landa-eremuetan merkataritza-jarduerari laguntzeko dirulaguntzak (5.000 biztanle arteko herriak): 4.823.000 €
6.- Merkatuei, hirigune komertzialei eta merkataritza ez-sedentarioari laguntzeko dirulaguntzak: 66.446.861,52 €
7.- Udalei, Foru Aldundiei eta Toki Erakundeei dirulaguntzak ematea, hondakinei, saneamenduari eta ekonomia zirkularrari buruzko araudia ezartzeko: 13.414.105,94 €, Eusko Jaurlaritzaren bitartez.
8.- Ibai-ekosistemak leheneratzea eta hiri-inguruneetan (udalerriak, eskualdeak edo taldeak) uholde-arriskua murriztea: 75.000.000 €, norgehiagoka bidez.
9.- Hiri Agendaren Tokiko Ekintza Planeko proiektu pilotuetarako laguntzak: 20.000.000 €
10.-Udalerrietarako laguntzak emisio gutxiko eremuak ezartzeko eta hiri-garraioaren eraldatze digitala eta jasangarria egiteko: 1.000.000.000 € (900 M € tokiko banakako eskabideetarako, eta 100 M € udalerri-elkarteek eta udalaz gaindiko toki-erakundeek batera egindako eskabideetarako).
11.-Energia-komunitateen (udalerriak, ETEak, partikularrak) proiektu pilotu berezietarako pizgarrien programarako laguntzak: 10.000.000 € proiektu “txikietarako” eta 30.000.000 € proiektu “handietarako”.
12.-Mentor ikasgela berriak sortzeko tokiko erakundeetarako eta mendeko erakunde publikoetarako laguntzak: 1.308.000 € (2021) eta 1.800.000 € (2022).
13.- Eraldaketa digitalerako eta modernizaziorako Toki Erakundeetarako laguntzak: 92.770.000 € (50.000 biztanletik gorako udalerriak).
14.- 2021ean hiriak birnaturalizatzera eta erresilientziara bideratutako jarduerak: 58.000.000 € (50.000 biztanletik gorako udalerriak edo 20.000 biztanletik gorako multzoak).
15.- Erakunde-elkarteetarako dirulaguntzak, arrantzako eta akuikulturako sektoreko hazkunde urdinaren arloko proiektuetarako: 2.000.000 € (2021 eta 2022), AZTI Fundazioaren bitartez.
16.- Landa-inguruneetan Acelera Pyme bulegoak sortzeko laguntzak (eskualdeak, mankomunitateak eta udalerri-elkarteak): 300.000 eta 410.000 € artean, diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 80 gehienez.
17.- Ikus-entzunezko proiektuak sortzeko eta garatzeko laborategiak eta inkubagailuak: 9.000.000 €.
-
2022-06-09
Comentario de Twitter:
RT @PedroAzpiazu: 🔗 https://t.co/OUwY2cGlf3#Ekonomia #Ogasuna #EuskoJaurlaritza
-
2022-06-09
Comentario de Twitter:
RT @PedroAzpiazu: 🔗 https://t.co/aLJ9e4maBz#Economía #Hacienda #GobiernoVasco