Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria «erakundeetan ordezkaritza daukaten alderdi eta koalizio guztiekin» elkartuko da

2011.eko urriak 21

Lehendakariak «aro terrorista gainditzeko, batasuna, ausardia eta borondatea» eskatu dizkio euskal gizarte osoari; «herritarrei, alderdi politiko guztiei eta erakunde sozialei»

Lópezek nabarmendu duenez, «garai berriari erantzukizunez eta adimenez ekin behar zaio, baina baita itxaropenez ere». Atzo ETA talde terroristak kaleratu zuen agiria dela eta, lehendakariak honakoa nabarmendu du: «ETAk ez digu ezer oparitu, ez diogu ezer zor eta ez diogu ezer ordainduko».

Patxi López lehendakariak iragarri du «berehala» elkartuko dela «erakundeetan ordezkaritza duten alderdi eta koalizio guztiekin», baita sindikatu eta enpresa elkarte guztiekin ere, komunikatuaren ostean Euskadin ireki den aro berria aztertzeko, «garai berrien aurrean ahalik eta batasun handiena» bilatzeko eta «aurrean dugun bidea egiteko urratsak adosteko». Lehendakariak aurreko lehendakariek egin zuten ahalegina nabarmendu du; «asko jasan behar izan zuten eta herrialde honen duintasunari eutsi zioten», esan du. Hala, López haiekin bilduko da, «beren ezagutza eta esperientzia aro berri honetan moldatzen lagundu behar diguten ondasunak direlako», erantsi duenez.

Patxi López lehendakariak Gobernu Kontseiluaren ezohiko batzarra deitu du gaurko, ETAk indarkeria behin betiko utzi duela iragarri ondoren, eta lehendakariak berak zuzendu du. Bileraren ostean, hedabideen aurrean azaldu da, eta hori izan da talde terroristak iragarpena egin ondorengo erakunde adierazpena.

Exekutiboko buruak ETA talde terroristak azken 43 urteetan hil dituen pertsonak gogoratu ditu; «haien memoria eta oroitzapena Euskadiko aire berrian nabari delako, xantaiaren aurkako erresistentziaren sinboloa direlako eta isilean denok gure bihotzetan entzuten dugun askatasun oihua». Halaber, euskal gizarteari eskerrak eman dizkio, «askeak izaten jarraitzeari» uko ez egiteagatik eta «mehatxuari aurre egin eta demokrazia eta askatasuna defendatzeagatik».

 


Jaurlaritzaren Kontseiluaren ez Ohiko Bilera (2011.10.21)

Iruzkin bat
  • @MariajePR
    2011.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari pide a la sociedad vasca "unidad, valentía y voluntad". http://t.co/3IzAY2vb

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)