Astekonomiak gaur adierazle ekonomikoei erreparatuko die, besteak beste Lanbiden, maiatzean, erregistratutako langabeziaren murrizketari eta langabezia duela hamahiru urteko mailetara itzultzeari

2022-06-03

Lanbideren bulegoetan erregistratutako langabeziak % 7,6 egin zuen behera maiatzean. Guztira, langabe gisa sailkatutako 113.352 pertsona zeuden, hau da, 2019an, pandemiaren aurretik, erregistratutakoaren oso antzeko kopurua, eta 2009an erregistratutakoa baino kopuru txikiagoa. Pertsona horietatik, 64.482 emakumeak ziren, guztizkoaren % 57.

Horixe da Astekonomian, gaur, jasotako adierazle ekonomikoetako bat, baina Gizarte Segurtasunaren afiliazioa ere hartzen du aintzat. Maiatzean, urte artekoak % 2,4 egin zuen gora, aurreko hilean baino bi hamarren gutxiago. Guztira, 986.436 afiliazio erregistratu ziren, serie historikoko kopururik handiena. Horietatik, 472.912 emakumezkoak dira, eta batez ere zerbitzu-sektorean metatzen dira.

Bestalde, apirilean, industria-ekoizpenaren indizeak % 3,5 egin zuen gora, joan den urtearekin alderatuta. Horrenbestez, nabarmen gainditzen dira aurreko urteetako balioak. Portaerarik onena kapital-ondasunek izan zuten (% 10,7), eta energia-ekoizpena % 4,6 murriztu zen.

Asteroko laburpen hau da gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena errazteko Ekonomia Zuzendaritzak prestatzen duen “Astekonomia” izeneko minutu bateko bideoen oinarria.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan