Beatriz Artolazabal buru Eusko Legebiltzarrean gaur egin den kontrolerako osoko bilkuran

2022-06-03
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua Osoko Bilkuraren protagonista bihurtu da nahi gabe, Euskal Ganberan ordezkatuta dauden taldeen bi interpelazio eta hiru galderei erantzuteko minutuak metatu baititu

 

Vitoria-Gasteiz, 2022/06/03

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek nahi gabeko protagonismoa izan du gaur Eusko Legebiltzarraren Kontrolerako Osoko Bilkuran, bost aldiz jo behar izan baitu Ganberara bi interpelazioei eta talde parlamentarioek erregistratutako hiru galderei erantzuteko.

Osoko bilkura Berdintasunaren aldeko Herri Itunari eta indarkeria matxistarik gabeko gizarte bati buruzko hitzaldiarekin hasi da, Euzko Abertzaleak taldeko Maitane Ipiñazarrek egindako galderari erantzunez. Sailburuak adierazi duenez, ekainaren 15ean Urkullu lehendakaria izango da Berdintasunaren aldeko Ituna aurkezteko ekitaldiaren buru.

“Ziur gaude emakume gazteak direla gizartea aldatzeko tresna nagusia, baina oso argi daukagu gizonak aldaketaren eragile bihurtzeko gai izan behar dugula”, adierazi du Berdintasun sailburuak. “Gure seme-alaben belaunaldia berdintasunaren belaunaldia izatea nahi dugu”, gaineratu du.

Bere hitzaldian azaldu duenez, prozesu hori Nazio Batuek Emakunderen bidez bultzatutako Generation Equality nazioarteko ekimenaren barruan kokatzen da. 2020an, Beijing-ek Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzia hartu zuen, Txinako hiriaren Adierazpena eta Ekintza Plataforma onartu zituena. Berdintasunerako sailburuak esan duenez, 37 lan-taldek hartu dute parte, 452 lagunek osatuak, eta “Nazio Batuen metodologia, Euskadiko errealitatera egokitua” erabili dute.

 

GIZARTE ZERBITZUEN PLAN ESTRATEGIKOA

Bigarren hitzaldian, Beatriz Artolazabalek erantzun dio Laura Garridok, (Euskal Talde Popularra-Ciudadanos), Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoa egiteari buruz egindako interpelazioari, eta “atzerapen txiki bat, nahiz eta arreta epe luzeagorako planifikazioan jarri dugun” onartu du.

Sailburuak azaldu du: “Lehenbizi programa berritzaileak jarri behar izan genituen martxan pandemiaren ondorio sozialei aurre egiteko. Eta orain, ekimen berrien bidez, Ukrainako familien harrerari eta gerraren ondorioei aurre egin behar izan diegu egoera ahulenean dauden kolektiboetan”.

Artolazabalek esan du II. Plana “oso aurreratuta” dagoela, eta bigarren seihilekoan onartzeko atzerapena justifikatu du, egoera soziala eta demografikoa kontuan hartuta eta elkarren segidako bi krisien eragina ikusita.

Era berean, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren plangintzarekin zerikusia duten hainbat ekimen zerrendatu ditu: proiektu berritzaileak, “plangintza elikatzen dutenak eta elkarren segidako bi krisien eraginaren ondoriozko beharrei erantzuten dietenak”; Erronka Demografikorako Euskal Estrategiaren diseinua, eta Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Informazio Sistemaren diseinua abian jartzea.

 

FAMILIA PRESTAZIOEN SISTEMA UNIBERTSALA

EH Bildu taldearen interpelazio batek, Nerea Kortajarenaren bidez, zalantzan jartzen zuen sailburua “Familia Prestazioen Sistema Unibertsal berri baten beharraz”. Artolazabal hasi da argitzen “adineko pertsonei arreta ematea, bereziki mendekotasuna dutenei, eta familiei eta haurrei laguntzeko politikak gizarte-politiken funtsezko bi oinarri direla”.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Familien eta Haurren aldeko Euskal Itunean jarri du arreta, “Familiaren Euskal Kontseiluak aho batez onartu zuen 2018an”, gogorarazi du.

“Orduan egin genuen apustu, eta orain ere egiten dugu, Kortajarena andrea, seme-alabak dituzten familiak babesteko euskal ereduaren unibertsaltasunari eustearen aldeko apustua egin dugu, gizartea aintzat hartzeko tresna gisa”, esam du  eta “egoera ahulenean dauden familien babes ekonomikoa indartzeko” gaineratu du.

Ondoren, Artolazabalek Erakundeen arteko Lan Taldea aipatu du, Zergak Koordinatzeko Organoaren esparruan, “Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko IV. Planean jasotako jarduera”. Era berean, adierazi du maiatzaren 18an Urkullu lehendakariak berak iragarri zuela hilean 200 euroko laguntza berri bat emango zuela 0-3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Laguntza hori 2023an ezarriko da.

“Neurri horiekin, familia-politikak bultzatzen dituzten Europako herrialdeetan indarrean dauden neurrietara hurbiltzen gara”, adierazi du, eta, ondoren, beste ekimen batzuk aipatu ditu, hala nola “pandemiak sortutako premia bereziko egoeretan bateragarritasunerako laguntzak; gizarte-egoera ahulean dauden adin txikikoei eta familiei gizarte-laguntza ematea; eta familiei laguntzak ematea, hurrengo asteetan ezarriko diren 3 eta 14 urte bitarteko seme-alabak zaintzeko pertsonak kontratatzeko”.

Azkenik, Artolazabalek onartu du “asko aurreratu dugula, baina erronka handi bati egin behar diogu aurre, eta oraindik ahalegin handia dago egiteko”.

 

KULTURARTEKO IMMIGRAZIO PLANA

Beatriz Artolazabalen hurrengo hitzaldia Talde Mistoko (VOX) Amaia Martínez ordezkariak egindako galdera bati erantzuteko izan da. Gaia: “Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kulturarteko VI. Planean zehaztu gabeko alderdi politiko baten aurka egindako salaketak”.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak argi eta garbi erantzun du: “Galde iezaiozu zeure buruari, Martínez andrea, zein alderdi politiko izan daitekeen gai Euskadin jarrera eta jokabide arrazistak eta diskriminatzaileak zuritzeko, ahalbidetzeko eta bultzatzeko. Uste dut zuk zeuk aurki dezakezula erantzuna”.

Artolazabalek Planaren errepaso laburra egin du, berak aurkeztu baitzuen Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Justiziaren Batzordean maiatzaren 25ean. “Joan den astean esan nuen bezala, VI. Plan honek kulturartekotasunean oinarritutako euskal eredua eraikitzeko tresna izan nahi du”.

 

GAZTERIAREN BIZI BALDINTZAK

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzaldietatik bosgarrena gazteria eta berariazko politikak izan dira. EH Bildu taldeko Eraitz Saez de Egilazen galdera, “gazteriaren bizi-baldintzak behar bezala hobetzea”ri buruzkoa zen.

Sailburuak V. Gazte Plana eta gazteen emantzipaziorako euskal sarea aipatu ditu, baita “martxoan onartutako Gazteriaren Legean aurreikusitako ekimen guztiak, gazteen emantzipazioa sustatzera bideratutakoak” ere.

Era berean, Ganberarekin partekatu du beharrezkoa dela “gazteek beren bizi-proiektua etxetik kanpo modu autonomoan eraiki ahal izateko” tresnak ematea. Eta, azkenik, honako hau esan du: “Gazteen politika integralak gazteei entzuten die; horretarako, beren interesez hitz egiten den eta beren etorkizuna diseinatzen den foroetan parte hartzea sustatzen dugu”.

2 iruzkin
  • 2022-06-05

    Gizonak berdintasun-agente gisa inplikatzeak, sexu-esplotazioaren aurka borrokatzeak, ez du zertan harropuzkeriarik ere izan behar, gorputzak gehien eskatzen duenak erositako salgai bihurtzea baizik.

  • 2022-06-05

    Bien implicar a los hombres también como agentes de igualdad luchando también contra la explotación sexual no tiene que ser objeto incluso de jactancia como que los cuerpos acaben convertidos en mercancías compradas por quien puja más

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak