Berriak Lehendakaritza
Eu

NBE Emakumeak-ek eta Eusko Jaurlaritzak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Latinoamerikan genero berdintasuna bultzatzeko

2011.eko urriak 21

- 450.000 euroko ekarpen baten bidez, programa emakumezkoen parte-hartze eta lidergo politikoan oinarrituko da.


Michelle Bachlet NBE Emakumeak-en zuzendari exekutiboak eta Patxi López Euskadiko lehendakariak memorandum bat sinatu dute gaur, elkarrekin lan egiteko emakumezkoen parte-hartze politikoa eta lidergoa oro har indartzen laguntzeko, bai eta genero ikuspuntua duten aurrekontuak sustatzeko ere, Latinoamerikako eta Karibeko tokiko eta eskualdeetako gobernuen alorrean.


Aurtengo urtarrilean Nazio Batuen erakunde berria abian jarri zenetik, erakundeak emakumeen lehentasunezko 5 lan-eremu zehaztu ditu munduan: lidergo politikoa eta partaidetza; genero indarkeria; jabekuntza ekonomikoa; emakumezkoen parte hartzea gatazkak dauden herrialdeetan, eta nazio zein tokiko gobernuei babesa ematea genero ikuspuntua duten aurrekontuak eta programak garatzeko.


«Politikan, ekonomian, tokiko gobernuetan, gremioetan, parlamentuetan eta erabakiak hartzen diren ganbera guztietan emakumezkoen presentzia demokraziarako ekarpen handia da, eta gure herriei ere on egiten die. Horregatik, Euskadiri eta bere gobernuari diru-ekarpena eskertu nahi diet, bai eta emakumezkoen eta nesken berdintasuna eta sustapena etengabe bultzatzeko agertutako borondate-politikoa ere», esan zuen Michelle Bachelet NBE Emakumeak-eko idazkariorde nagusiak, akordioa izenpetu eta gero.


Patxi López lehendakariak, berriz, hau berretsi du: «emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna sustatzea ez da justizia kontu bat bakarrik, gizartea hobetzearen eta aberastearen aldeko apustu bat ere bada». Horregatik, nire Gobernuak uste osoa du berdintasunean inbertitzea, garapenean eta etorkizunean inbertitzea dela»
Hitzarmena 2012 eta 2014 artean luzatuko da eta, lidergoa eta parte hartzea sustatzeko lana indartzeaz gain, genero ikuspuntuak dituzten aurrekontuak ere bultzatuko ditu Erdialdeko Amerikan, eta batez ere El Salvadorren. Hitzarmena 2012ko hasieratik jarriko da martxan.


Akordioa NBE Emakumeak-ek New Yorken duen egoitzan sinatu da.

2 iruzkin
  • @EstudioGirini
    2011.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    ONU Mujeres y el Gobierno Vasco firman un acuerdo de colaboracion para promover la igualdad de genero en America Latina http://t.co/grrr0GPG

  • @gestionpublicav
    2011.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    ONU Mujeres y el Gobierno Vasco firman un acuerdo de colaboración para promover la igualdad de género en América Latin http://t.co/1s8nVyI7

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Ares, María Silvestre