Berriak Osasuna

Mondragon Unibertsitateak eta Osakidetzak hitzarmena sinatu dute unibertsitateko ikasleen prestakuntza praktikoa sustatzeko euskal osasun zerbitzuaren sarean

2022-06-01

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Osakidetzako Administrazio Kontseiluko lehendakaria den Gotzone Sagarduik, Mondragon Unibertsitateko presidentea den Mikel Alvarezek eta Unibertsitateko errektore den Vicente Atxak esparru-hitzarmena sinatu dute Garaia Berrikuntza Gunean, lau urteko indarraldiarekin. Hitzarmenaren helburua da Mondragon Unibertsitateko graduko zein graduondoko ikasleek, prestakuntza-praktikak (Lantokiko Prestakuntza, LP) egitea euskal osasun zerbitzuaren sarean eta hura osatzen duten erakundeetan.

Hitzarmenak Mondragon Unibertsitateko lau fakultateetako (Goi Eskola Politeknikoa, Enpresagintza Fakultatea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Gastronomia Zientzien Fakultatea) ikasleei eragiten die sinaduratik bertatik; izan ere, osasun-arloarekin zerikusirik ez izan arren, Osakidetzako egiturazko plantillan jasotako kategorietan dauden praktikak jasotzen dira.

Hitzarmen honek, ateak ireki nahi ditu punta-puntako sektore batetara, kasu honetan, osasuna, Euskadik gero eta gazte prestatuago eta espezializatuagoak izan ditzan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak