Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

"Paziente kronikoa osasun sistemaren muinean"

2011.eko urriak 20

Urriaren 19tik 21era Lehen Mailako Arretako Farmazialarien Elkarte Espainiarraren 16. kongresua ospatzen da Bilbon

Kongresu hau antolatzean Euskal Autonomia Erkidegoko batzordekideon nahi nagusia da gaur egun eraldaketa sakonean murgilduta dagoen gure gizarte eta osasun ingurune honetan Lehen Mailako Arretako Farmazialariei dagokien eginkizunaz  hausnarketa egiteko topagune aproposa eskaintzea.

Gure gizartean aldaketa handiak ikusi ditugu: esate baterako, azken hamarkadotan bizi-itxaropena asko luzatu da eta, ondorioz, gizartea gero eta zaharragoa bihurtzeaz gain gaixotasun kronikoen prebalentzia handituz doa. Gainera, gero eta gehiago dira gaixotasun kroniko bat baino gehiago duten bizilagunak eta, horren eraginez, botiken kontsumoa gehitu ezezik (polimedikazioa), ezintasun eta erikortasunerako arriskua ere handituz doa.

Egoera epidemiologiko hori dela eta, osasun laguntzarako ereduak berrikustera behartuta ikusi dute euren burua osasun sistemek, errealitate berri horri erantzun egokia eman nahian. Alde batetik gero eta garrantzi handiagoa ematen diete osasunaren sustapenari eta babesari eta, bestetik, modu eraginkorragoak aurkitzen dihardute gaixotasun kronikoei aurre egiteko zereginean.

Gaixotasun kronikoak ondo kudeatzearen barne dago botikak egoki erabiltzea, baita botiken kudeaketa hobetzea, kalitatezko preskripzioaren alde egitea bai lehen mailako arretan bai ospitalean, edo botiken jarraipenean laguntzea gaixoa asistentzi maila batetik bestera pasatzen denean. Farmazialari garen neurrian, oinarri-oinarrizko betebeharra dugu botikei buruzko aholku eta informazio independentea zabaltzea.

Ezinbestekoa da hiritarren euren berezko eginkizuna bultzatzea, gaixoak paziente jakitun eta aktibo bihurtzea eta, gainera, gaixoa bera bere gaixotasunaren arduradun ere bilakatzea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • @alfrealday
    2011.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: “El paciente crónico en el centro del sistema sanitario” . http://t.co/2QvJ13eR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)