Berriak
Eu

Nazioarteko aitortza EcoEuskadi2020 Estrategiarentzat, Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Goi Bilera prestatzeko europar konferentzian - COP17

2011.eko urriak 21

EBren aldetik EcoEuskadi2020k aurreko astean jaso zuen aitortzaren ostean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuak -Arantza Leturiondo- nazioarteko aitortza jasoko du euskal Estrategiarentzat, Europako eskualdeak klima-aldaketaren aurkako borrokari buruz egiten ari diren Konferentzian.

     Klima-aldaketaren aurkako borrokaren inguruko europar eskualdeen Konferentziaren testuinguruan -konferentzia Lyonen egiten da urriaren 20an eta 21an, nrg4sd eta Clima Group nazioarteko sareek antolatuta-, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburu Arantza Leturiondok parte hartuko du, Patxi López Lehendakaria ordezkatuz Climate Group sareko eskualde-gobernuen Aliantzako presidentziaren bitarteko kide bezala.

     Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren laguntzarekin, Sailburuordeak konferentzian parte hartuko du eta garapen jasangarrirako euskal estrategia -EcoEuskadi2020- eta Klima Aldaketaren Euskal Legea aurkeztuko ditu. Eusko Jaurlaritzak klima-aldaketari buruzko foroan duen ordezkariak gogoratuko duen bezala, bai EcoEuskadi2020ren eta bai Klima Aldaketaren Euskal Legearen funtsezko oinarriak dira bestelako ekonomia bat eraikitzea, karbono gutxikoa, baliabideak erabiltzeko ohitura arrazionalagoak dituena, ingurune naturalaren balioa aitortzen duena eta klima-aldaketara egokitzeko prestatuta dagoena".

     Europar Batasunaren aldetik aurreko astean jaso zuen aitortzaren ostean, eta beste nazioarteko foro batzuetan lortutakoaren ostean, EcoEuskadi are gehiago finkatu da garapen jasangarrirako eta hazkunde ekonomikorako estrategia aurreratuenen eta abangoardistenen artean.

EcoEuskadi2020 Estrategiaren helburua da garapen jasangarria eta hazkunde ekonomikoa bultzatzea, ingurumen-ardatza eta ardatz ekonomikoa eta soziala oinarritzat hartuta, C02 igorpen gutxiko ekonomia lortzeari begira.

Halaber, Lyonen, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak Klima Aldaketaren Euskal Legea ere aurkeztuko du. Klima Aldaketaren Euskal  Legeari esker, Euskadi eskualde lider bezala kokatu da, ekimen berritzaileak ekarriz, hala nola: kontratazio publiko berdea; administrazio publiko guztiak behartzea klima-aldaketaren aurkako planak egitera; eta Administrazio guztien erantzunkidetasuna, karbono-aurrekontuen bitartez.

Europako eskualdeen aurrean eta europar instituzioen eta nazioarteko erakundeen goi ordezkarien aurrean, Arantza Leturiondo Sailburuordeak azpimarratuko du "Euskadik 2020 urterako dituen helburuak direla berotegi-efektuko gasen igorpenak % 20 murriztea, energia-kontsumoa % 20 murriztea, eta energia berriztagarrien tasa % 17raino igotzea".

Gaur egun, biztanle bakoitzeko igortzen diren berotegi-efektuko gasei dagokienez, Euskadiren batez bestekoa Europakoaren antzekoa da, nahiz eta gure eskualdea Europa baino askoz ere industrializatuagoa den, batez beste. Euskadiko igorpena 9,86 tona dira biztanle eta urte bakoitzeko, eta EBkoa 10,17.

 

 

Iruzkin bat
  • @XabiGV
    2011.eko azaroak 04

    Comentario de Twitter:
    Reconocimiento internacional de la Estrategia EcoEuskadi2020 en Conferencia europea preparatoria de la COP17 http://t.co/8CMIj5ec

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)