Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Unibertsitatera sartu nahi duten ikasleek proba espezifiko bat gehiago egin beharko dute

2010.eko urtarrilak 13

Azterketa espezifikoa borondatezkoa izango da eta plaza kopuru mugatua duten karreretako bat egin nahi dutenei zuzenduta dago.

 

Eusko Jaurlaritzak “Zure bizitzaren plangintza, zure etorkizunaren protagonista izatea” izeneko gida aurkeztu du, ekainetik aurrera Unibertsitatean sartzeko probek izango dituzten aldaketa nagusiak azaltzeko.

Unibertsitateko ikasle izan nahi dutenek proba bi egin beharko dituzte bertara sartzeko: nahitaezko azterketa bat eta borondatezko proba bat. Lehenengoan, ikasleek gai orokor batzuen gaineko ezagutzak erakutsi beharko dituzte. Bigarrena, berriz, Unibertsitatean egin nahi dituzten ikasketekin lotura estuagoa duten ikasgaien inguruko azterketa espezifiko bat izango da.

Hori da ekainetik aurrera euskal hezkuntza sistemako selektibitatean izango den aldaketarik aipagarriena, Pedro Luis Arias Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak, Zuriñe Gomez de Balugera Unibertsitate zuzendariak eta Marce Hernández Ikastetxe zuzendariak Gasteizen eskaini duten prentsaurrekoan eman dituzten azalpenen arabera. Unibertsitatera sartu nahi duten ikasleek jakin beharreko informazio garrantzitsuena eta egindako aldaketak biltzen dituen liburuxka aurkeztu dute bertan.

“Zure bizitzaren plangintza, zure etorkizunaren protagonista izatea” izeneko liburuxka Batxilergoko 1. eta 2. mailako 12.000 ikasleren eta horien gurasoen artean banatuko da, unibertsitateko titulu berrien informazioa izan dezaten.

Unibertsitatera sartzeko proben formatu berria ere azaltzen da gida horretan. Hiru gai-zerrendaren araberako proba espezifiko bat gehitu dute, eta ikasleak matrikulatzeko aukeratzen dituen ikasketen araberako ponderazioa izango du. Horrela, ikasleak egingo dituen goi mailako ikasketekin lotura handiagoa duten ikasgaiek puntuazio altuagoa izango dute.

Borondatezko proba izango da, eta plaza-kopuru mugatua duten ikasketak egin nahi dituzten ikasleei zuzenduta dago gehienbat.

Ikastetxe zuzendariak, Marce Hernandezek, eskainitako datuen arabera, “selektibitatera aurkezten diren Batxilergoko bigarren mailako ikasleen kopurua oso altua da oraindik”. Horren esanetan, ikasleen % 80k egiten dute proba hori, eta % 95ek gainditzen dute. Horien artean, % 75ek Unibertsitatean ikastea lortzen dute azkenean. Hernandezen arabera, Unibertsitatera joatera gehien animatzen direnak neskak dira; mutilek, berriz, goi mailako heziketa zikloak aukeratzen dituzte.

Aurkeztu berri duten gidan jasotzen denez, datorren ikasturteak aldaketa gehiago ere ekarriko ditu. Selektibitateaz eta 25 urtetik gorakoek Unibertsitatera sartzeko egiten duten probaz gain, lanerako gaitasuna erakutsi duten 40 urtetik gorakoentzat eta atzerritarrentzat proba bereziak egongo dira aurrerantzean.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko urtarrilak 28

    Bueno que, van a solucionar el tema de los comedores escolares, les diré que antes eramos los maestros y maestras quienes cudiabámos los comedores escolares y las cocineras hacián las comidas, saben cuantos comesnales había en un comedor de Vitoria... 295 alumnos, era en una concentrada comarcal, sean serios señores, el progreso no quiere decir calidad
    gracias

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • viceconsejero