Elkarlan Sariak
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Korsikarako Bidaia: Lehendakaria Gilles Simeoni Korsikako Kontseilu Exekutiboko presidentearekin bildu da

2022-05-30

Iñigo Urkullu Lehendakaria Gilles Simeoni Korsikako Kontseilu Exekutiboko presidentearekin bildu da gaur goizean. Bilera Korsikako Kolektibitatearen egoitzan egin da, Aiacciun, eta Lehendakariak Korsikara egingo duen bi eguneko bisita ofizialaren egitarauan aurreikusitako lehena da. Oraingo honetan, Iñigo Urkullu Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin eta Mikel Anton Europako Gaietarako zuzendariarekin batera egin du bidaia.  

Bi presidenten arteko hirugarren bilera da gaurkoa.  Aurreko biak Ajuria Enea Jauregian egin ziren 2019ko irailean eta 2020ko urtarrilean, pandemia baino bi hilabete lehenago.

Gilles Simenoni Korsikako abokatu penalista ospetsuenetako bat da. Kontseilu Betearazlearen presidentea da 2015etik. 2021eko ekaineko azken lurralde-hauteskundeetan, Femu a Corsica bere alderdiak bakarrik aurkeztu zen Fà Populu Inseme ekimen gisa, eta gehiengo osoa lortu zuen Korsikako Batzarrean.

Gaur egun, Korsikak erakunde-antolaketa propioa eta originala du, bakarra Frantzia metropolitarrean, eta ez dator bat Eskualdeetakoarekin.  Antolaketa eredua Europako gainerako eskualde deszentralizatu gehienetakoarekin konpara daiteke, eta itsasoz haraindiko departamentu eta lurraldeetakoaren antzekoa da. Gainera, bere gain dituen eskumen-esparrua eskualde frantziar kontinentaletakoaren amtzekoa da.

Bere organo nagusiak hauek dira: Korsikako Batzarra, organo parlamentarioa; Korsikako Kontseilu Exekutiboa, organo exekutiboa; eta Korsikako Ekonomia, Gizarte eta Kultura Kontseilua, izaera aholku-emailea duena.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)