Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen eta Garapenerako Banku Inter-amerikarraren arteko bitartekaritza lanak egingo ditu, Latinoamerikan hedatu daitezen.

2011.eko urriak 19

Lehendakariak hitzarmen bat izenpetu du Garapenerako Banku Inter-amerikarrarekin Washingtonen, Atlantikoaren bi aldeetako enpresen arteko «zubi» lanak egiteko.

Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen eta Garapenerako Banku Inter-amerikarraren arteko bitartekaritza lanak egingo ditu, azken hori sektore aurreratuko enpresen «bezero» izan dadin, eta euskal enpresak erakunde garrantzitsu honek finantzatzen dituen proiektuetan sar daitezen. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabe Undak jardunaldi honen garrantzia azpimarratu du, euskal enpresari eta aipatutako bankuko arduradunei «buruz buruko» harremana izateko aukera eman dielako. Enpresek lehiakortasunaren, energia berriztagarrien, iraunkortasunaren eta osasunaren sektoreetan dute interesa.

Patxi Lopez lehendakariak eta aipatutako bankuko presidenteorde exekutibo Julie T. Katzman-ek akordio bat izenpetu dute gaur goizean Washingtonen. Akordioari esker errazagoa izango zaie euskal enpresei Latinoamerikan gauzatzen diren proiektuetan parte hartzea. Akordioaren arabera, Eusko Jaurlaritza Euskadiko enpresen eta aipatutako bankuaren arteko zubia izango litzateke. Garapenerako Banku Inter-amerikarra zerbitzuen sektoreko enpresen bezero bilaka daiteke, baina batez ere proiektuak finantzatzen ditu kontinente guztian eta, beraz, euskal enpresek baldintza hobeak izango lituzkete proiektuotan parte hartzeko.

60 enpresek baino gehiagok parte hartuko dute datozen egunetan, bileretan, mahai-inguruetan eta hitzaldietan. Horietan aipatutako bankuaren eta interesatzen zaizkien proiektuen prozeduren xehetasunak ezagutu ahal izango dituzte euskal enpresek. «Hemen gaude nor garen azaltzeko», azaldu du Industria sailburu Bernabe Undak.

Lehiakortasuna, energia berriztagarriak, iraunkortasuna eta osasuna dira enpresa-bidaia honen intereseko sektoreetariko batzuk. Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak azaldu duenez, IKTekin (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak) lotura duten enpresek, besteak beste errezeta elektronikoa abian jarri dutenek, edo kudeaketa soziosanotarioko enpresek negozio gune garrantzitsua topa dezakete Latinoamerikako herrialde garatuenetan, esate baterako, Brasilen, Argentinan, Txilen eta Mexikon. Izan ere, herrialde hauek Euskadiren antzeko egoera bizi dute gaixotasun kronikoei, adibidez arnas eritasunei, dagokienez. «Horretan, bada, erabilgarri izan daitezke gure ideietako batzuk», erantsi du.

Eztabaida mahaietan Gasteizko alkate Javier Maroto, Portugaleteko alkate Mikel Torres eta Bilboko alkateorde Ibon Areso izan dira, eta hiru euskal hiriburuetako proiektu nabarmenetariko batzuk aurkeztu dituzte. Hona hemen horietako batzuk: Gasteizen Europako hiriburu berdea izendapena, Portugaleteko hondakinen bilketa eredua eta ezagutzara eta berrikuntzara bideratua dagoen Bilboko 2. eraldaketa.

 

Iruzkin bat
  • @americaenbotxo
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: BID, un puente entre las empresas vascas y Latinoamerica. http://t.co/H34gISJi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)