Berriak Lehendakaritza

Euskadiko enbaxadoreak, Washingtonen

2011-10-20

Lehendakaria bidaia ofizialean dago Washingtonen, eta euskal komunitateari bertan egin zaion harreraren buru izan da

Agenda estu baten ostean, egunari amaiera emateko «Washingtongo askotariko euskal komunitatea, euskal diasporak eta bertan bizi diren euskal herritarrek, baina baita ordezkari politiko eta instituzionalek eta Garapenerako Banku Inter-amerikarreko eta AEE-ko kideek osatzea nahi duguna» agurtu du lehendakariak.

Lehendakariaren hitzetan, «Eusko Jaurlaritzak harreman konplexuak eta osoak izan nahi ditu atzerriarekin», eta horren seinale da egindako harreman egondako askotariko jendea. Horren aurretik, bidaia ofiziala Amerikako Estatu Batuekin zubiak eraikitzeko izan dela argitu nahi izan du. «Herri gisa etorri gara hona eta ez banakako elkarte edo enpresa gisa.

Elkarrekin bidaiatzen dugu, helburu komunak ditugulako», azaldu du lehendakariak. Horretarako, bertan zeudenei Euskadiko enbaxadore izatea eskaini die. «Zuen eguneroko zereginetan, zuen gestioetan, eta, nola ez, atzerrian bizitzeko eta euskaldun izateko eran herri moderno, lehiakor, berritzaile eta solidarioaren irudia hedatzen lagun dezakezue», esan du bukatzeko.

Hitzaldian, lehendakariak gaur izan duen agenda azaldu du: AEE-ko idazkari nagusiarekin izan duen bilera, (Euskadiko Open Government eredua utzi dio), Garapenerako Banku Inter-amerikarrarekin sinatutako ulermen memoranduma edo Johns Hopkins Unibertsitatean eman duen hitzaldia.

Amaitzeko esan du «Gobernuaren helburua kanpo harremanak euskal gizarte osoaren interesak defendatzeko plataforma bihurtzea» dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)