Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Eusko Jaurlaritzak Hannover Messe 2022 azokan parte hartuko duten euskal enpresei lagunduko die

2022-05-27
  • Europako industria foro garrantzitsuena datorren astean egingo da, eta bertan izango dira Industria eta Energia sailburuorde Mikel Amundarain, SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelai eta Industria eta Energia Trantsizioko zuzendari Ana Camacho

 

Industria eta Energia sailburuorde Mikel Amundarainek, SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik eta Industria eta Energia Trantsizioko zuzendari Ana Camachok euskal enpresei lagunduko diete Hannover Messe azokan, Industria arloko Europako azoka garrantzitsuenean, zeina datorren astean egingo baita Alemaniako izen bereko hirian. Ekitaldian zehar, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek bilerak egingo dituzte Alemaniako energiaren sektoreko ordezkari industrialekin eta Bavariako gobernuko kideekin.

Duela urte batzuetatik hona, Eusko Jaurlaritzak gero eta presentzia handiagoa du Hannover Messe azokan. Ekonomi Garapen Sailak eta SPRI Taldeak hantxe eman zuten ezagutzera Basque Industry 4.0 estrategia, zeinak Erkidegoko instantzien eta Europar Batasuneko presidente Ursula Von der Leyen-en laudorioak eta aitortza jaso baitzituen. Izan ere, 2020ko urrian Von der Leyen-ek eredutzat jarri zuen Euskadiko Gobernuak Basque Digital Innovation Hub (BDIH) proiektuaren bidez garatzen duen digitalizazio politika, aipamen berezia eginaz eraldaketa digitala bultzatzeko euskal ekimenari Eskualdeen Batzordeko osoko bilkuran.

Amundarain eta Urzelai Hannoverren egongo dira maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean, ekitaldian parte hartuko duten hainbat euskal enpresa bisitatuko dituzte, eta bilerak egingo dituzte haietako ordezkariekin. Hona hemen ekitaldian izango diren enpresa batzuk: Ingeteam Power Technology, Iberdrola, Gorlan Taldeko Lesol, Iraundi, Pronutec eta Merytronic, Fanox Electronic, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren standean egongo diren Subcontex eta Polifluor, eta baita ere Talleres Arreche eta Ugarteburu.

Gainera, bilera bat egingo dute Alemaniako Hidrogeno eta Erregai Pilen Elkartearekin (DWV), eta Hannoverreko azokan egongo diren hainbat erakunde bisitatu eta ezagutuko dituzte, besteak beste Makina-erreminta eta Teknologia arloko Fraunhofer Institutu ospetsua, Baviera Bayern Innovative, Saxonia Behea Eskualdeko Hidrogeno Sarea (Niedersächsiches Wasserstoff-Netzwerk) eta Alemaniako 4.0 Industriako Plataforma Federala. 

Hannoverreko Hannover Messe azoka munduko industria azoka handiena da. Hannover hirian (Alemania) egiten da urtero, eta 6.000 erakusle eta 200.000 bisitari inguru erakartzen ditu.

2 iruzkin
  • Argazkia carlos
    2023-09-13

    El PERTE AFM asociacion de fabricantes de maquina de herramienta de 245 millones de Euros ,se presento a primeros de febrero del 2021,se sabe algo ?????

    O solo haydinero para mantener a los miles y miles de politicos que hay en España

  • Argazkia carlos
    2023-09-13

    El PERTE AFM ,asociacion de fabricantes de maquina de herramientas de 245 millones presentado a primeros febrero 2021 ,se sabe algo de dicho tema ?

    O es que vamos a ser de los pocos paises Europeos que no ayudan a sus fabricantes ,vergonzosoooooooooooo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)