Berriak Lehendakaritza

Garapen Jasangarriari buruzko 2011ko Topaketa Iberoamerikarrak ekonomia berdea, energia, ura eta hiriak ditu ardatz

2011-10-18

Garapen Jasangarriari buruzko Topaketa Iberoamerikarraren inaugurazio-mahaian, besteak beste, honakoak gailendu dira: Javier Maroto, Gasteizko Alkatea (Europako 2012ko Hiriburu Berdea); Eduardo Jorge, São Pauloko Alkatetzako Arlo Berdeko eta Ingurumeneko Udal Idazkaria; eta Bruno Covas, São Pauloko Estatuko Ingurumenaren Arloko Estatu Idazkaria. Osoko bilkuran, astelehen arratsaldean, Ekonomia Berde baterantz aurrerapausoak nola eman izan zuten hizpide, baita garapen jasangarrirako eta ekonomia berde eta barne-hartzailea lortzeko ekonomia berri bat lortzea ere.


Topaketaren programak Rio +20 Lurraren Gailurrean eztabaidatuko diren lehentasunezko gaiak barne hartzen ditu, honakoak, adibidez: Ekonomia berdea, Energia, Ura eta Hiriak. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza Euskadik Argentinan duen ordezkariak -Elvira Cortajarena-, Lehendakaritzaren Koordinazio zuzendariak -Koldobike Uriarte- eta Ihoberen zuzendari nagusiak -Fernando Barrenechea- osatzen dute, eta ekitaldiaren antolatzaileekin batzartu ziren, adibidez, Gonzalo Echagüe Conama Fundazioaren Presidentearekin eta beste antolatzaile batzuekin, edo Victor Viñuales Ecodes Fundazioaren zuzendariarekin eta beste koordinatzaile batzuekin.

 

Iruzkin bat
  • @gestionpublicav
    2011-10-21

    Comentario de Twitter:
    El Encuentro Iberoamericano sobre Desarrollo Sostenible 2011 se centra en: Economía verde, Energía, Agua y Ciudades http://t.co/6HZlOLQB

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)