Elkarlan Sariak
Berriak Hezkuntza
qrcode

Jokin Bildarratzen balorazioa, irakasle funtzionarioen negoziazio Mahaian lortutako akordioaz

2022-05-26

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak balorazioa egin du, Hezkuntza Sailak eta irakasle funtzionarioen negoziazio-mahaiko gehiengo sindikalak (%80,18) gaur goizean lortu duten akordioaz. Bildarratzek balioa eman dio lortutako akordioari, eta hilabete askotako lanaren emaitza dela nabarmendu du, talde osoari eskerrak emanez hilabete hauetan guztietan izandako inplikazio eta konpromisoagatik. Akordioa sindikatuen %80arekin lortu izana azpimarratu du sailburuak: “Hezkuntzak lasaitasuna behar du, eta akordio honek, %80ko akordio honek, lasaitasuna ematen dio” azaldu du.

Sailak eta negoziazio-mahaiaren gehiengoak sinatutako dokumentuan jasotzen diren alderdien artean, sailburuak honako hauek nabarmendu ditu: hainbat Hezkuntza-etapatan ratioak jeistea; 3 urteko geletan, lehen aldiz, ingelesa ematea; ikastetxeko berrikuntza-arduradunaren figura bultzatzea; edo egiturazkoak ez diren plazak plaza egonkor bihurtzea.

Halaber, adierazi duenez, "hauxe da bidea: gure hezkuntzaren mesederako akordioak lortzen saiatzeko elkarrizketan aritzea”, eta elkar ulertzearen aldeko apustua egiten jarraitzeko bere konpromisoa berretsi du, baita zuzentzen duen Sailarena ere. Amaitzeko, gaurkoa "egun ona" izan da hezkuntzarentzat. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)