Berriak Segurtasuna

Andrés Zearretak Segurtasunaren arloko prestakuntzaz hitz egin du “USEC Bilbao Congress 2022” biltzarrean

2022-05-25

Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak USEC Bilbao Congress 2022 biltzarreko “Segurtasunaren arloko formakuntza. Oraina eta etorkizuna” mahai-inguruan parte hartu du gaur Bilboko Euskalduna Jauregian. 

Jardunaldian Jose Antonio Varela Ertzaintzako Planifikazio Operatiborako eta Azpiegituren Babeserako buruak eta Javier Fernandez Madrilgo Udaltzaingoaren Formakuntzako eta Garapeneko komisarioak ere parte hartu dute, eta segurtasun eta larrialdi zerbitzuen formakuntza teknikorako gaur egun garatzen diren lanak eta kontzeptuak aztertu dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak