Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
qrcode

Nafarroak, Errioxak, Euskadik eta Béarn eta Iparraldea (Pays Basque) lurraldeek Nazioarteko Helmuga Turistiko Gastronomiko bakarra sortzeko behin betiko proiektua aurkeztu dute

2022-05-25
  • GATURI proiektuak mugaz gaindiko turismoaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreetako enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetu nahi du, Nafarroa, Euskadi, Errioxa, Iparraldea (Pays Basque) eta Béarn artean Nazioarteko Helmuga Gastronomikoa eraikiz, merkaturatze eta nazioartekotze estrategia bateratuak diseinatuta.
  • VISIT GastrOH! visitgastrOH.com Nazioarteko Helmuga sortzea da POCTEFA GATURI proiektuaren esparruan izandako lorpen nagusietako bat.Nazioarteko tresna nagusia da, bost lurraldeetako gastronomiako baliabideen, nekazaritzako elikagaien eta bitarteko turistikoen, helmugako esperientzien eta ibilbideen erakusleihoa munduarentzat.
  • Proiektua 2020ko urtarriletik 2022ko maiatzerabitartean garatu da, eta guztira 1.358.777 euroko aurrekontua izan du. Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) zati bat finantzatu du. Gainera, Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak finantzatu du AEHN bazkidea (Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea).

Gaur, maiatzak 25, asteazkena, goizeko 11:30ean egin da Iruñeako Medikuen Elkargoaren Batzar AretoanPOCTEFA GATURI-EFA338/19 proiektuaren azken aurkezpenaren prentsaurrekoa.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Mikel Irujo Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria, Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, Jean Othax Béarneko Turismo Klusterraren zuzendaria eta Paueko Merkataritza eta Industria Ganberaren ordezkaria, Ramiro Gil Errioxako Gobernuko Turismoko zuzendari nagusia, Jean-Baptiste FafoagaBaionako Merkataritza eta Industria Ganberaren ordezkaria eta kide hautetsia eta Juan Mari Idoate proiektua lideratzen duen Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartearen lehendakariordea.

GATURI proiektuari esker proiektuan parte hartzen duten bost lurraldeetako produktu eta baliabide gastronomikoen, nekazaritzako elikagaien eta bitarteko turistikoen erakusleiho bat sortu da mundura zabalduta, mugaz gaindiko lurraldeko gastronomiaren eta turismoaren sustapena eta posizionamendua nazioartean areagotzeko.

Proiektuan parte hartzen duen lurralde bakoitza oso aberatsa da gastronomian eta balio handiko baliabide gastronomikoetan, eta bakoitza, bere kabuz, helmuga gastronomikotzat hartzen da.

Proiektuko bazkideak dira: AEHN (Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea),  proiektuaren burua; Basquetour – Turismoaren Euskal Agentzia; La Rioja360 Grados Avanza; INTIA – Nafarroako Nekazaritzako Elikagaietako Teknologia eta Azpiegituren Institutua; Bayonne Pays Basque Merkataritza eta Industria Ganbera; eta Pau Béarn Merkataritza eta Industria Ganbera.

Gainera, bazkide elkartuak dira Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusia, Béarn - Pays Basque Atraktibitate eta Garapen Turistikoen Agentzia, FER –Errioxako Enpresen Federazioa, Errioxako Hotelen Elkartea, Bizkaiko Ostalaritzako Elkartea, SEA – Hostelería Ostalaritza eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea.

Proiektua martxan jarri zenetik bi urte igaro direnean, bazkideek bost lurraldeetako eskaintza web-plataforma berean bateratzea eta VISIT GastrOH! izenarekin Nazioarteko Helmuga Gastronomiko bat sortzea lortu dute, bost lurraldeetako ibilbideak eta helmugako esperientziak eta turismo-baliabideak eta nekazaritzako elikagaiak ezagutzera emateko.

VISITGastrOH.com Nazioarteko Helmuga

VISIT GastrOH! https://www.visitgastroh.com/Nazioarteko Helmuga sortzea da GATURI proiektuaren esparruan izandako lorpen nagusietako bat.

VISIT GastrOH! lehen mailako nazioarteko turismo gastronomiko jasangarrirako atea bihurtu da. Gure lurra bisitatzeko ehunka modu benetako esperientzia berezi batean bilduta, gastronomia ezagutzeko eta gozatzeko gogoz datorren bisitariarentzat.

Horrela, Euskadik, Béarnek, Errioxak, Nafarroak, eta Iparraldek (Pays Basque) osatzen duten nazioarteko lurralde gastronomiko komuna lurralde bakar gisa eratu da VISITGastrOH! deitu den Nazioarteko Turismo Helmuga Gastronomiko Bakarrean.

Hauxe da komunikazio eta marketin kanpainaren sustapen-iragarkia:

[ES] https://www.visitgastroh.com/visit-gastroh/

[FR] https://www.visitgastroh.com/fr/visit-gastroh/

[EN] https://www.visitgastroh.com/en/visitgastroh/

Nazioarteko helmuga berri horrek enpresei lagundu nahi die nazioartekotzeko eredu bateratu bat sortuz, bai eta mugaz gaindiko lurraldearen nazioarteko sustapen eta kokapen gastronomiko eta turistikoa areagotzeko eta nazioarteko beste turismo-merkatu batzuk errazago lortzen laguntzeko tresnak sortuz ere.

Nazioarteko tresna nagusia visitgastrOH.complataforma da, bost lurraldeetako gastronomiako produktu eta baliabideen, nekazaritzako elikagaien eta bitarteko turistikoen erakusleihoa munduarentzat.Plataforma horrek turismo gastronomikoko ibilbideak eta esperientzien katalogo zabala eskaintzen ditu, eta bidaiariari bere interes eta premiekin bat datozen proposamenak hautatzeko aukera ematen dio eta, aldi berean, lurralde komuneko nekazaritzako elikagaien salmentaren erakusleiho zabala bihurtzen da, bai azken bezeroarentzat, bai HORECA kanalarentzat.

Ardatz gisa nazioartekotzea hartuta, proiektu bateratu honek jakintzak trukatzeko aukera ematen du, hain zuzen ere, bisitariak erakartzeko ingurune lehiakorrari aurre egin ahal izateko eta munduan bakarra den helmuga gastronomiko bat sortzeko.

Hauek dira proiektuan zehar garatu diren nazioartekotze eta merkaturatze ekintza eta ekimen nagusiak:

  • Bost lurraldeetako baliabideen eta eragileen mapa, turismoaren, nekazaritzako elikagaien eta ostalaritzaren sektoreetan. Proiektuaren lerro estrategikoen arabera, irizpide espezifiko batzuk jarraituz egin zen.  Mapeoak argi utzi ditu lurraldeko kultura gastronomiko aparta, balio izugarria duten baliabide gastronomikoak eta zeharkako benetakotasun-elementuen kopuru handia, eta hor oinarrizko betekizuna du lehen sektoreak.
  • Xede-merkatuetako eskariaren azterketa. Lana hiru fasetan egin da: 1. FASEA. Xede-merkatuak identifikatzea; 2. FASEA. Helmuga bakarraren ahalmena aztertzea; eta 3. FASEA. Emaitzen amaierako txostena, etorkizun ikuspegiak eta garatuko den estrategiarako gomendioak jasotzen dituena.
  •  5 lurraldeetako ekoizleen, sukaldarien eta eragile turistikoen arteko ezagutzaren transferentzia-jardunaldiak. Proiektuko bazkideek Gastro Demo Bateratu bat antolatu zuten Basque CulinaryCenteren, eta tokiko produktuak sustatzeko bideoak ere (https://www.visitgastroh.com/recetas/) egin zituzten ezagutza horiek Helmuga Gastronomikoa osatzen duten gainerako eskualdeetako ekoizleei eta sukaldariei helarazteko. Gainera, Béarnek gastro-demo bat antolatu zuen Paueko BeaumontJauregian lurraldeko sukaldariekin eta sektoreko profesionalekin, beste lurralde batzuetako profesionalekin ezagutzak trukatzea errazteko.
  • Helmuga Bakarra sustatzeko estrategia eta marka bateratu bat sortzea. VISIT GastrOH! https://www.visitgastroh.com/ Nazioarteko Helmuga sortzea da GATURI proiektuaren esparruan izandako lorpen nagusietako bat. Helmuga bakarraren balio-proposamenak aukera ugari eskaintzen dizkio bidaiari gastronomikoari, bai sektore pribatuak eskainitakoak (ekoizleek, jatetxeek, ostatuek eta balio-katea osatzen duten bestelako eragileek eskainitako hainbat eta hainbat jarduera eta esperientzia turistiko) bai gure lurraldeetatik antolatzen diren ekimen eta ekitaldi gastronomikoak. GATURI proiektuari esker turistaren interesen eta premien araberako proposamenak identifikatu dira turismoaren eta nekazaritzako elikagaien esparruan.
  •  Turismo Gastronomikoko Ibilbideak sortzea:Ibilbide turistiko tematikoetan VISIT GastrOH! helmuga osatzen duten bost lurraldeetako baliabideak eta zerbitzuak integratzen dira produktu gastronomiko jakin baten inguruan (ardoa, gazta…), eta lehen, bigarren eta hirugarren sektoreetako zerbitzuen eskaintza zabala eta egituratua egiten da. Ibilbide hauek nabarmentzen dira https://www.visitgastroh.com/ web-plataforman: Ardoaren helmuga, Gaztarenhelmuga, Jatorri-deituren helmuga, Ibilbide eko-gastronomikoa, Gourmet ibilbidea – Goi-mailako gastronomia, Roadtrip Handia – Tour GastrOH! eta Done Jakue bideko zaporeen bidea.
  •  Helmuga bakarra merkaturatzeko plataforma.Nazioarteko tresna nagusia da, bost lurraldeetako gastronomiako produktu eta baliabideen, nekazaritzako elikagaien eta bitarteko turistikoen erakusleihoa munduarentzat. VISITGastrOH.com
  • Nazioartekotzea sustatzeko ekintzak. VISIT GastrOH!  helmugak presentzia aipagarria izan duhainbat ekintzatan, horien artean daude:
Nazioarteko Turismo Azoka nagusiak: FITUR Madrilen, Horesta Azoka Biarritzen, Turismoaren Munduko Azoka Parisen edo Navartur Iruñean, FoodTrex Turismo Gastronomikoaren Nazioarteko Biltzarra Iruñean, HIP (Hospitality Innovation Planet) Madrilen edo Expovacaciones Azoka Bilbon.
Alderantzizko misioak antolatu dira gastronomiarekin eta turismoarekin zerikusia duten Estatuko eta nazioarteko preskriptoreekin.Press trip bidaiak helmugan Estatuko eta nazioarteko touroperadoreekin eta kazetari gastronomikoekin, eskaintza gastronomikoa eta turistikoa sustatzeko eta merkaturatzeko.
o Nazioarteko lehenengo Ekitaldi Birtualaantolatu da touroperadoreei, turismoaren arloko enpresei eta nazioarteko prentsari zuzenduta.  Zuzeneko murgiltze-ekitaldi birtualean Michelin izarrak dituzten jatetxeetako sukaldari ezagunek eta izen handiko bodegek, bost lurraldeetakoek, parte hartu zuten.
o B2B MEETINGS turismo gastronomikoan espezializatutako agentzien eta touroperadoreen artean. NavarturNazioarteko Azokaren esparruan, bazkideek merkataritza-topaketak egin zituzten Nazioarteko Helmugako turismo enogastronomikoaren arloko enpresekin.Merkaturatze-ildo horretan bertan, Bartzelonako B-Travel Azokan turismoaren arloko agentziei eta operadoreei aurkeztu zitzaien VISITGastrOH! Helmuga Gastronomikoa, ACAVEk (Associació Catalanad’Agències de Viatges Especialitzades) antolatutako B2B ekitaldian.

HURRENGO HURRATSAK

Bazkideak elkarrekin ari dira lanean helmuga nazioartean sustatzeko, batez ere hedabide digitaletan, eta azkeneko entregagaiak, Enpresei nazioartekotzenlaguntzeko gida, nazioartekotzea sustatzeko ekintzendekalogoa, helmuga sustatuko duten merkataritza-akordioak eta plataformari jarraipena ematea, plataforma sustatzea eta dinamizatzea eta bost lurraldeen arteko lankidetza ahalbidetuko dituen jasangarritasun-plana garatzen ari dira

GATURIk, era horretara, erakusten du gastronomia eta tokiko produktua oinarrizko lerro estrategikoak direla turismo-helmuga gastronomiko  euren hiru alderdietan (ingurumena, gizartea eta ekonomia) abian jartzeko, baina, batez ere, agerian jartzen du turismo helmuga gastronomiko bat zehaztuta lurraldearen orekari eta kohesioari lagundu ahal zaiola.

Etorkizuneko helburua da bost lurraldeetako gastronomia eta turismo aberatsa sustatzen eta bultzatzen jarraitzea VISIT GastrOH! Nazioarteko Helmugaren bidez, eta horrek dakar proiektua abian jartzea eta proiektuari jarraipena ematea, turismoaren eta gastronomiaren sektoreetako ETEei nazioarteko merkatuetan lehiakorragoak izaten laguntzen jarraitzeko.

PROIEKTUAREN FINANTZAZIOA

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) finantzatu du proiektuaren % 65 Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldearen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da. Laguntza mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoen garapenean oinarritzen da, lurralde-garapen jasangarriaren aldeko estrategia bateratuen bidez.

Nafarroako Gobernuko Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak AEHN – Nafarroako Ostalaritza eta Turismo Elkartea bazkideari finantzatutako proiektua da.

Informazio gehiago:

- Helmugaren web-plataforma:https://www.visitgastroh.com/    
- VISIT GastrOH! Helmuga sustatzeko iragarkia

[ES] https://www.visitgastroh.com/visit-gastroh/

[FR] https://www.visitgastroh.com/fr/visit-gastroh/

[EN] https://www.visitgastroh.com/en/visitgastroh/ 

- GATURI proiektua nola sortu zen azaltzen duen bideoa, bazkideen eta bazkide elkartuen lekukotasunekin. https://www.gaturi.org/
- Helmugako ibilbideei eta esperientziei buruzko argitalpenak: https://www.visitgastroh.com/blog/
- Bost lurraldeetako tokiko produktuen bideoak:https://www.visitgastroh.com/recetas/

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak