Berriak Segurtasuna

Rodrigo Gartziak segurtasun publikoaz hitz egin du “USEC Bilbao Congress 2022” biltzarrean

2022-05-25

Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak USEC Bilbao Congress 2022 biltzarreko “Segurtasun Publikoko politika” mahai-inguruan parte hartu du  gaur Bilboko Euskalduna Jauregian.

Jardunaldian Amaia Arregi Bilboko Udaleko Herritarren Segurtasun Sailaren arduradunak eta Isabel Goicoechea Barne Ministerioko idazkariordeak ere parte hartu dute, eta segurtasun publikoko eta pribatuko politikak aztertu dituzte hiru ardatzetan oinarrituta: eragileak, erakunde-esparruak (Europakoa, Estatukoa, autonomikoa eta tokikoa) eta politika horientzat bereziki interesgarriak diren arloak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak