Berriak Segurtasuna

Josu Erkorekak “USEC Bilbao Congress 2022” inaugurazioan parte hartuko du

2022-05-25

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak inauguratu du Bilboko Euskalduna Jauregian egiten ari den USEC Bilbao Congress 2022 kongresua, Juan Mari Aburto Bilboko alkatearekin eta Pedro Izaga Bizkaiko Foru Aldundiko Larrialdiak Kudeatzeko eta Babes Zibileko zuzendari nagusiarekin batera.

Gainera, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordeak, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendariak, Andrés Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak, Aitor Lete Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak, Sonia Díaz de Corcuera Trafikoko zuzendariak hainbat mahai-ingurutan parte hartuko dute Ertzaintzako agente batzuekin batera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak