Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Federalismoa aztertzen ari dira zenbait nazioarteko aditu Bilbon

2011.eko urriak 19

Bilbon egingo da, gaurtik ostiralera bitartean, «Federalismoaren bideak eta autonomia estatuaren etorkizuna» izeneko nazioarteko biltzarra

Justizia eta Herri Administrazio sailburuorde Idoia Mendiak eman dio hasiera egungo sistema federalen egoera aztertzea xede duen «Federalismoaren bideak  eta autonomia estatuaren etorkizuna» izeneko nazioarteko biltzarrari. Mendiak azpimarratu duenez, oraingoz, Euskadiren etorkizun politikoa «bideragarria izango da baldin eta Espainian ezarritako sistema federal sendo baten parte bada».

Arratsaldeko sesioa zuzenean jarraitu

Halaber, hasierako hitzaldian zera nabarmendu du: «ez dago beste erreferentziarik, sistema federalistena baino». Hala, adierazi duenez, «gure sistemaren xedea horien berbera da: barne-aniztasuna aitortzea, sistema demokratiko sendo eta egonkorrago baten oinarri gisa».

Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko eta Historiako Sailak antolatu du «Federalismoaren bideak eta autonomia estatuaren etorkizuna» izeneko nazioarteko biltzarra, eta Bilbon egiten ari dena, EHUko paraninfoan, 2011ko urriaren 19tik 21era. Justizia eta Herri Administrazio sailburuordeak eman dio hasiera biltzarrari.

2 iruzkin
  • @gestionpublicav
    2011.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    Expertos internacionales analizan en Bilbao los sistemas federalistas http://t.co/JWJHFH0w

  • @gestionpublicav
    2011.eko urriak 21

    Comentario de Twitter:
    Expertos internacionales analizan en Bilbao los sistemas federalistas http://t.co/JWJHFH0w

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)