Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
qrcode

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak Udal-informazio geografikoa hobetzeko eta Geoeuskadin integratzeko laguntzak (Gobernu Bilera, 2022-5-24)

2022-05-24

Gobernu Kontseiluak ontzat eman du Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburu Iñaki Arriolaren Agindua, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dirulaguntzak emateko deialdia egiten baita, udal-informazio geografikoa hobetzeko, udal-mapak egiteko eta, ondoren, horiek hedatzeko. 

200.000 euroko laguntza-programa honen helburua da bai udal-informazio geografikoaren kalitatea hobetzea, bai udal-erabilerako baliabide edo zerbitzu geografikoak ezartzea, Euskadiko Datu Espazialen Azpiegituraren osagaiak geoEuskadi geoatariaren bidez integratzean edo berrerabiltzean oinarrituta. 

Betiere, dirulaguntzen helburua da udal-informazio geografikoa biltzeko, egokitzeko edo eguneratzeko eta/edo udal-mailako baliabide edo zerbitzu geografikoak abian jartzeko behar den laguntza teknikoa kontratatzearen ondoriozko gastuei aurre egitea, honako xede hauek lortzen laguntzen dutenak kontuan hartuta:

  • Udal-informazio geografikoa eta udal-toponimia hobetzea eta biltzea.
  • Udal-informazio geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko organoek edo erakundeek kudeatutako datu geografikoen multzoetara migratzeko kanalak harmonizatzea, egokitzea eta hobetzea.
  • GeoEuskadin integratu daitezkeen udal-baliabide geografiko osagarri berriak integratzea.
  • GeoEuskadiren osagaiak berrerabiltzea udal-erabilerako baliabide geografikoak garatzeko. 

Ezin izango dira dirulaguntza honen onuradun izan aurreko ekitaldian (2021ean) dirulaguntzaren adjudikaziodun izan diren erakundeak, hari berariaz uko egin izan ezean. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-05-24

    Ondo dago udalerria bera ezagutaraztea kilometro asko egin baino lehen norberaren baliabideak ere jakin gabe, aukerak izanda ere, airean gera daitezke, ingurunearekiko errespetuz aprobetxatu gabe.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-05-24

    Está bien dar a conocer el propio municipio antes de andar muchos kilómetros sin saber siquiera los recursos propios incluso con oportunidades pueden quedar al aire sin aprovechar con respeto al medio.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko