Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak hitzarmena sinatuko du Nazio Batuak emakumeak erakundearekin emakumeen partehartzea sustatzeko (2011-10-18(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko urriak 18

Erabaki: Genero Berdintasunerako eta Emakumearen Ahalordetzeko NBEren elkar ulertzeko memoránduma (NBE-EMAKUMEAK) izenpetzeko baimena ematekoa, zertarako eta, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko estrategia integrala garatzeko, partaidetza soziopolitikorako eta emakumeak ahalordetzeko Hego Amerikan.

Eusko Jaurlaritzak, Patxi López lehendakariaren eskutik, eta Nazio Batuetako genero berdintasunerako erakundeak, UN Women-ek, Michele Bachelet bere zuzendari exekutiboaren eskutik, akordioa sinatuko dute datorren ostegunean, hilaren 20an, New Yorken.

Akordio honen helburua Hego Amerikako tokiko gobernuetan emakumeen parte hartze soziopolitikoa eta ahalduntzea sustatzea da. Akordio honen bitartez landuko diren arlo nagusiak honako hauek izango dira: emakumeen elkarteen sarearen indartzea, erabaki eta botere guneetan emakumeen presentzia areagotzea eta genero ikuspegiko aurrekontuen sustatzea tokiko gobernuetan. Akordio honekin Eusko Jaurlaritzak berretsi nahi du nazioarteko ikuspegia duen berdintasunaren aldeko borrokaren aldeko konpromisoa eta berdintasun eta kooperazio alorretan batzuk eta besteen arteko informazio trukaketak dakartzan onurak.

Bertan izango dira baita ere Emakundeko zuzendaria, María Silvestre, eta Kooperaziorako Euskal Agentziako zuzendaria, Marta Ares.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan