Beatriz Artolazabalek Eusko Legebiltzarreko Batzordean Herritartasun, Immigrazio eta Asiloaren 2022-2025eko Kulturarteko VI. Plana aurkeztu du

2022-05-25

Gasteiz, 22/05/25

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak agerraldia egin du gaur, berak eskatuta, Giza Eskubide, Berdintasun eta Gizarte Politiketako Batzordearen aurrean, Herritartasun, Immigrazio eta Asiloaren 2022-2025eko Kulturarteko VI. Plana aurkezteko. 

Artolazabalek honako hau azaldu du: “dokumentuaren erdigune dira gure lurrean bizitzen geratzea erabakitzen duten, gure gizartearen parte izan nahi duten eta gure kulturan haienei uko egin gabe integratu nahi diren etorkinen beharrak”.

Sailburuak azaldu du haien “gizarte-, lan-, hezkuntza- eta hizkuntza-integrazioa” lortu behar dela EAEn eta, horretarako, arreta berezia jarri behar dela atzerriko emakume eta familia-konpainiarik gabeko adingabeetan.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Plana kulturartekotasunaren printzipioaren ingurukoa da, eta hark funtsezko hiru printzipio ditu oinarri: berdintasuna, desberdintasunarekiko errespetua eta elkarreragin positiboa.

 Herritartasun, Immigrazio eta Asiloaren 2022-2025eko Kulturarteko VI. Plana prestatzen 130 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute; beraz, Artolazabal sailburuak prozesuaren eta emaitzaren aniztasunaren balioa nabarmendu du.

Hasieran esan dituen hitzekin amaitzeko, honako hau esan du: “Azpimarratu nahi dut gaur aurkezten dizuedan dokumentua sortzeko izan den prozesu irekia, anitza, parte-hartzailea, gogoetatsua eta aberasgarria”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak