Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Baimena eman zaio Oinarrin aldi baterako parte hartzeari (2011-10-18(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko urriak 18

Dekretu, Oinarri EBB Elkarrekiko Berme-baltzuaren kapitalean aldi batean parte hartzeko baimena ematen duena

Gobernu Kontseiluak baimena eman dio Ekonomia eta Ogasun Sailari Oinarri EBBren kapital sozialean aldi baterako eta itzultzeko moduko 76.780 euroko ekarpena egiteko. Ordainketa ETEentzako eta autonomoentzako zirkulatzaile-kredituen urte anitzeko finantzaketa-lerroari lotutako abalak emateko modua antolatzen duen hitzarmenaren hedapenean ezarritako baldintzen arabera egingo da.

Ekarpen horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Oinarri EBB baltzuan zuen % 0,3531ko partaidetzaren balio bera izango luke. Eskuratze horren aurretik EAEko Administrazioak Oinarri EBBren ordaindutako kapital sozialean zuen partaidetza-ehunekoa % 2,8191koa zen.

OINARRI elkarrekiko berme-baltzuaren kapitaletan aldi batean parte hartzearen helburua da erakunde horren funts propioak eta kaudimen-koefizienteak indartzea, Eusko Jaurlaritzak bultzatu zuen ETEentzako eta autonomoentzako zirkulatzaile-kredituen lerrotik eratorritako "ohikoak ez diren" arriskuak ezeztatu arte. Programa honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako finantza-laguntzaren programa garatzen duen Dekretuaren eremuan Oinarri EBBk emandako abal-eragiketak birfinkatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan