Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskadiko biztanleek aintzat hartzen dute desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza eta babesa sustatzea

2022-05-19
  • Eusko Jaurlaritzak azterlan bat argitaratu du Euskadiko biztanleek aniztasun funtzionalaren aurrean dituzten jarrerei eta iritziei buruz
  • Gehienek uste dute desgaitasun fisikoa edo intelektuala duten haurrak gainerakoen eskola berberetan eskolatu behar direla 

Herritar gehienek (% 68) uste dute azken hamar urteetan asko edo dezente hobetu dela desgaitasuna duten pertsonei emandako arreta eta laguntza, nahiz eta biztanleriaren erdiak (% 55) uste duen oraindik ez direla nahikoak desgaitasuna duten pertsonei emandako gizarte-zerbitzuak. Prospekzio Soziologikoen Kabineteak Euskadiko biztanleek aniztasun funtzionalaren aurrean dituzten jarrerak eta iritziak ezagutzeko egindako azken galdeketako datuak dira. Gaur argitaratutako azterlana maiatzaren 2tik 6ra bitartean egin zen, telefonoz egindako 1.210 inkesten bidez. 

Inkestak erakusten duenez, Euskadin handiagoa da desgaitasun intelektuala duten pertsonekiko hautematen den diskriminazioa (% 43) desgaitasun fisikoa dutenekikoa baino (% 33). 

Laneratzeari eta eskola-integrazioari dagokienez, azterlan honetan parte hartu duten 10 pertsonatik 8k uste dute desgaitasuna duten pertsonek zailtasun asko edo dezente dituztela lan-merkatuan sartzeko, eta ez dela nahikoa egiten lan-munduan txertatzeko (% 44k uste dute ez dela asko egiten, eta % 9k ez dela ezer egiten). Are gehiago, gehienek uste dutenean lantokian gainerakoak bezain produktiboak izan daitezkeela. 

Bestalde, iritzi nagusia da desgaitasun fisikoa (% 87) edo intelektuala (% 74) duten haurrak gainerako haurren eskola berberetan eskolatu behar direla. 

Irisgarritasunari dagokionez, gehienek uste dute (10 pertsonatik 9k) azken hamar urteetan asko edo zertxobait hobetu dela desgaitasuna duten pertsonek toki publikoetan duten sarbidea, baina % 73k dio diru gehiago erabili beharko litzatekeela desgaitasuna duten pertsonen bizitza zailtzen duten oztopo fisikoak ezabatzeko.

Informazio gehiago

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @iozamizu
    2022-05-19

    Comentario de Twitter:
    La población vasca valora el impulso a la asistencia y apoyo a las personas con discapacidad   https://t.co/NlUTQNPQGT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko