Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Progenika euskal enpresaren egoitza bisitatu du

2011.eko urriak 18

Patxi López lehendakariak Euskadiko Progenika enpresaren Bostongo egoitza bisitatu du gaur goizean, Estatu Batuetan egiten ari den bidaian.

Progenika Inc. pertsonalizatutako medikuntzan espezializatuta dago, eta giza gaixotasunen diagnostikoa egiteko eta tratamenduaren erantzuna iragartzeko biotxipak garatzen eta balioztatzen ditu.

2007. urtean sortu zutenetik, Progenika Inc. Estatu Batuetan sendotu da, eta duela urtebetetik, 850 metro koadro baino gehiagoko beste zentro bat du. Zentro hau Progenikak Estatu Batuetako merkatuaren alde egindako apustuaren erakusgarri da, eta bertan ADN azterketak zein bere enpresa-taldeak garatutako bestelako teknikak burutzen ditu.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)