Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadik hitza eta boto eskubidea izango ditu Interneti buruz nazioartean hartzen diren erabakietan

2011.eko urriak 18

Lehendakariak Irekiaren, Euskadiko Gobernu Irekiaren, atxikimendua izenpetu du W3C kide gisa

Lehendakariak sinatu duen hitzarmenaren arabera Eusko Jaurlaritza W3C-ko (nazioartean web estandarrak zehazten dituen World Wide Web Partzuergoa) kide izatera igaro da.  Irekia softwarearen eta Open Government eta Open Data Euskadi plataformen bidez, web munduari egiten dion ekarpenagatik deitu dute Eusko Jaurlaritza.

AEBetara egiten ari den erakunde-bidaian, lehendakaria MITen izan da, Massachusseteko Institutu Tekniko ospetsuan eta W3Cko hiru egoitzetako batean, Eusko Jaurlaritzari Interneti buruz zehazten diren erabakietan parte hartzea ahalbidetuko dion akordioa sinatzeko.

Open Data eta Open Government proiektuei esker, Eusko Jaurlaritza kide moduan onartu dute, W3Ck erreferentetzat hartu baititu.   Duela hilabete batzuk, Bilboko Web Summiten, Interneteko sortzaile eta W3C-eko presidente Tim Berners-Leek lehendakariari W3Cn parte hartzeko gonbidapena luzatu zion, Irekia ezagutu eta gero.

Irekiak hiru zutabe ditu oinarri: gardentasuna, parte-hartzea eta lankidetza, lehendakariak azaldu duenez. «Lehenenik, Administrazioaren ateak ireki behar ditugu, hau da, ez diogu aukerarik eman behar iluntasunari, dugun guztia gizartearena baita, eta herritarrek gure mugimenduak ezagutzeko eskubidea baitute».  Lehendakariak, gainera, beste bi zutabeen garrantzia adierazi du: «Irekiaren bidez, herritarrek Jaurlaritzak hartzen dituen erabakien berri izan eta horietan parte har dezake.

«Datuak askatzea, Open Data delakoa, da gardentasunaren adibide argiena», esan du lehendakariak, «herritarrek eta hedabideek informazio osoa eduki dezaten, eta horrekin beren istorioak sortu eta azal ditzaten. Hainbat ikuspegitatik begiratutako istorioak izan arren, denak dira egiazkoak, datuek egiaztatzen badituzte».

World Wide Web Partzuergoa

W3C nazioarteko erakundea da, eta kideek eta adituen talde batek elkarrekin egiten dute lan web estandarrak sortzeko. Interneteko sortzaile Tim Bernes-Leek eta Jeffry Jaffe zuzendari exekutiboak zuzentzen dute, eta sarea ahalik eta gehien garatzea du helburu, mundu osorako sarea sortzeko printzipioetan oinarrituta.

W3Ck 315 kide ditu, horien % 5,2 Espainian. Kideen % 3,9 bakarrik dira erakundeak edo agentziak, beraz, Eusko Jaurlaritzaren partaidetza ezinbestekoa da, Euskadi web garapenaren abangoardian egon dadin. 

W3Cn egin den topaketan nabarmendu dutenez, «politikari irekiek eragiten dituzte proiektu irekiak», lehendakariaren konpromiso pertsonalari erreferentzia eginez. Izan ere, Irekiaren bidez erakundeari etengabeko berrikuntza eta benetako esperientzia ematen dio.   Aldi berean, W3Ck Euskadiri azken aurrerapenak ematen dizkio, Eusko Jaurlaritzak erabil ditzan. Hala, Euskadi Open Government, Open Data eta e-administrazioaren buruan jarriko da. Lehendakariak ondokoa azaldu du: «gure ekarpena egitera gatoz, apaltasunez, jakin badakigulako W3Ck eskaini diezaiokeguna baino askoz gehiago itzul diezagukeela».

 

14 iruzkin
  • @AITORJIMENEZVIL
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: El Gobierno Vasco se ha incorporado al Consorcio W3C http://t.co/8P9PMbTM cc @opendataeuskadi e @Irekia #pipejgv

  • @sanmiguel_78
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @balapiaka: El Gobierno Vasco se ha incorporado al Consorcio W3C http://t.co/8P9PMbTM cc @opendataeuskadi e @Irekia #pipejgv

  • @balapiaka
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco se ha incorporado al Consorcio W3C http://t.co/8P9PMbTM cc @opendataeuskadi e @Irekia #pipejgv

  • @ZeBerri
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi tendrá voz y voto en las decisiones internacionales sobre Internet . http://t.co/PxbGMg33

  • @ZeBerri
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadik hitza eta boto eskubidea izango ditu Interneti buruz nazioartean hartzen diren erabakietan. http://t.co/hT4X9F0V

  • @PiedadNegro
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    Euskadi gracias a Irekia ya es de la W3C http://t.co/cXKEB98e

  • @m_lopez_fort
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi tendrá voz y voto en las decisiones internacionales sobre internet, gracias al acuerdo con el W3C: http://t.co/WDzLg7hk

  • @AselaVit
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi tendrá voz y voto en las decisiones internacionales sobre internet, gracias al acuerdo con el W3C: http://t.co/WDzLg7hk

  • @CesarCalderon
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    Felicitaciones a todo el equipo de #irekia por los reconocimientos internacionales, son los frutos de un trabajo serio http://t.co/TxCIMkDg

  • @CesarCalderon
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi tendrá voz y voto en las decisiones internacionales sobre internet, gracias al acuerdo con el W3C: http://t.co/WDzLg7hk

  • @americaenbotxo
    2011.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi tendrá voz y voto en las decisiones internacionales sobre internet, gracias al acuerdo con el W3C: http://t.co/WDzLg7hk

  • @BinarySftw
    2011.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi tendrá voz y voto en las decisiones internacionales sobre internet, gracias al acuerdo con el W3C: http://t.co/WDzLg7hk

  • @irirarara
    2011.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi tendrá voz y voto en las decisiones internacionales sobre internet, gracias al acuerdo con el W3C: http://t.co/WDzLg7hk

  • @Nagodelos
    2011.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Euskadi tendrá voz y voto en las decisiones internacionales sobre internet, gracias al acuerdo con el W3C: http://t.co/WDzLg7hk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)