Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Massachusetts-eko gobernadorearekin elkartu da

2011.eko urriak 18

Patxi Lopez hainbat erakunderekin bilduko da, AEBetara egiten ari den enpresa-bidaian

Lehendakariak eta Deval Laurdine Patrick Massachusettseko gobernadoreak bilera egin dute gaur goizean Bostonen. Hainbat gai izan dituzte hizpide, esate baterako Europak krisiaren aurrean bizi duen egoera, Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun politika eta hezkuntza.

Massachusetts prestakuntza kultural eta tekniko handiagatik da ezaguna. Izan ere, ingeniari eta zientzia lizentziatu kopuru handiena du, bai eta izen handiko Harvard, Mit (Massachusetts Institute of Technology) eta Boston College unibertsitateak ere. Horregatik, Massachusettseko gobernuaren eta Euskadiko Jaurlaritzaren arteko bilerako gai interesgarrienetako bi hezkuntza eta prestakuntza izan dira.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun politikaz ere mintzatu dira. Hala, lehendakariak Eusko Jaurlaritzak 3i+Gren, energia berriztagarrien eta zientzia eta teknologiaren alde egiten ari den apustua aurkeztu dio gobernadoreari. Azkenik, eskualdeek krisi globalean izaten ari diren rola ere hizpide izan dute bileran.

Iruzkin bat
  • @americaenbotxo
    2011.eko urriak 18

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari se ha reunido con el gobernador de Massachussets. http://t.co/6dYsp2AS

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)