Euskal musika testuinguruko obra garrantzitsuenez beteriko egitaraua Musikasteren 50. edizioa ospatzeko

2022-05-17
  • Ekitaldia ostegun honetan hasiko da eta hilaren 28ra arte iraungo du. Jardunaldi horietan hamar emanaldi izango dira.

Musikastek 50 edizio beteko ditu maiatzean. Eresbil Fundazioak – Musikaren Euskal Artxiboak eta Andra Mari Abesbatzak bizirik mantentzen dute ekitaldi hau sortzera eraman zituen ideia:  musikaren ikerketa sustatzea, sortzaileei eta interpreteei laguntzea eta beren obrak jakitera ematea, duela gutxi jaialdiari lotutako dantza ahaztu gabe.

Jaialdiaren urrezko ezteiak direla eta, euskal musika testuinguruko obra garrantzitsuenek osatutako programa aurkeztuko da. Ospakizun hau antolatzaileentzat mugarria izan da, eta errepertorioa aukeratzeko orduan lanen kalitatea eta interpreteak bereziki zaindu dituzte. 

Edizio honen aurkezpena astearte honetan egin da Errenterian, Eresbil Fundazioaren egoitzan. Ekitaldian hainbat erakundetako ordezkariak izan dira. Bertan izan dira Andoni Iturbe, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburuordea; María José Telleria, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako Auzendari Nagusia; Aizpea Otaegi, Errenteriako Alkatea; Arantxa Arzamendi, Andra Mari Abesbatzako Lehendakaria; eta Pello Leiñena, Eresbil Fundazioko zuzendaria. 

Musikaste Euskal Musikaren Asteak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Errenteriako Udalaren babesa du. Halaber, Kutxa Fundazioaren eta Laboral Kutxaren babesa du, eta Herri Arte Ekola, Musikene, Musikagileak, Musika Bulegoa eta Super Amara-ren laguntza.

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak