Artolazabalek Berdintasun Plana aurkeztu die Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Legazpi eta Urretxuko alkateei

2022-05-16

Ezkio-Itsaso, 2022 05 16

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuak Igartubeiti Baserrian (Ezkio-Itsaso) parte hartu du gaur arratsaldean. Bertan, Ezkio-Itsaso, Zumarraga, Legazpi eta Urretxuko alkateei Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko Bizitza Berdintasunerako Plana azaldu die.

Hitzaldia Gipuzkoako Foru Aldundiak museo eta interpretazio zentro bihurtutako XVI. mendeko baserri originalaren arkupeetan egin da.

Koldobike Olabide, Ion Luki, Joseba Telleria, eta Berdintasunaz arduratzen diren mankomunitateko zinegotziek Sailburu Artolazabalen azalpenak jarraitu dituzte, Planaren azalpenaren hainbat alderdi komentatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Koldobike Olabide, Ion Luki, Joseba Telleria