Arasur-eko plataforma logistikora errepide bidezko sarbideak hobetzeko protokoloa (Gobernu Bilera 2022-5-17)

2022-05-17

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari Arabako Foru Aldundiarekin, Arasur-ekin (Araba Logística SA) eta Bilboko Portu Agintaritzarekin protokolo bat sinatzeko, Erriberabeitian (Araba) Arasur-eko plataforma logistikorako errepide bidezko sarbideak hobetzeko asmoz. 

AP1era zuzenean sartzeak aukera estrategikoa ematen du barruti horretan dagoen tren-terminalaren eta errepideko garraioaren arteko aldageltokia gauzatzeko. 

Protokoloak ezartzen duenaren arabera, Arabako Foru Aldundiari dagokio AP1eko aldageltokietatik plataforma logistikora sartzeko proiektua egiteko aztertzea; Araba Logística SAk, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Eusko Jaurlaritzak, berriz, egokitzat jotzen dituzten ideiak eta baldintzak proposatuko dizkiote foru-erakundeari, eta lana garatzeko beharrezko informazioa eta dokumentazioa emango diote.

 

 

Iruzkin bat
  • @v_en_c
    2022-05-18

    Comentario de Twitter:
    Protocolo para mejora de los accesos por carretera a la plataforma logística de Arasur https://t.co/Rx4zFaxqZD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko