Lehendakariordeak Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren Lege Proiektuaren inguruko lehen akordioa eskaini die legebiltzar-taldeei

2022-05-17

Idoia Mendia Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren Lege Proiektuaren inguruko lehen akordioa eskaini die gaur legebiltzar-taldeei.

Eusko Legebiltzarreko Lan eta Enplegu Batzordean agertu da Mendia, berak hala eskatuta, Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren Lege Proiektuaren berri emateko. Proiektu hori joan den asteartean onartu zuen Gobernu Kontseiluak, eta orain Legebiltzarrean izapidetzen hasi da. Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea eta Sara Buesa Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Prestazio eta Gizarteratze zuzendaria izan ditu lagun.

Lehendakariordeak bere hitzaldian adierazi duenez, "urtea itxi baino lehen ados jartzea lortzen badugu, nire konpromisoa da aurreikusitako zenbatekoak urtarrilaren 1etik aurrera aplikatu ahal izatea, aurrekontuen bidez, eskubidea aitortuta dutenei".

Horregatik, "Lehen akordio hau, talde guztien sinadurarekin egindako lehen zuzenketa", eskaini die talde parlamentarioei, eta berretsi du "lege hori garaiz onartu behar dela, eta hala bada, lehenago Ganberara iritsiko diren aurrekontuetan sartuko dela".

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak