Berriak Hezkuntza

Hezkuntza sailak 2,6 milioi euroan handitu du 2021-2022 ikasturtaean unibertsitatez besteko beketara zuzenduriko diru kopurua (Gobernu Bilera 2022-5-17)

2022-05-17

 

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuak proposatuta, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta laguntzen deialdia 2.600.000 euroan handitzea, 2021-2022 ikasturtean. 

2021-2022 ikasturterako beken deialdia 2021eko uztailaren 13an onartu zen, 60 milioi euroko zenbatekoarekin. Deialdia egiten duen Aginduak berak jasotzen du zenbateko hori handitzeko aukera, baldintzak betetzen dituzten familia guztiek laguntza ekonomikoa lortuko dutela bermatzeko helburuz. Era horretan, ikasle guztiek hezkuntza jasotzeko aukera berdinak izatea bermatuta geratzen da, familiaren egoera ekonomikoa zailtasun erantsia izan gabe. 

Kopuru hori handitzeko beharra eragin duen faktoreetako bat izan da 2021-2022 ikasturtean jantokiko bekaren onuradun izan diren ikasleen kopurua gehitu izana; aurreko ikasturtean baino 6.144 ikasle gehiago, hain zuzen. 2020-2021 ikasturtean 44.212 ikaslek jaso zuten jantokirako laguntza; ikasturte honetan, berriz, 50.356 ikaslek.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko