Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Francisco Caamaño Justizia ministroarekin bildu da

2010.eko urtarrilak 13

Bilera Bilboko burtsaren egoitzan ospatu da

Patxi López lehendakaria, eguerdi honetan, Francisco Caamaño Justizia ministroarekin bildu da. Berarekin Justizia Administrazioarekin lotutako hainbat gai aztertu ditu eta, zehazki, Euskadiri ere eragiten dion modernizazio proiektua. Gainera, topaketa honetan Idoia Mendia Justizia sailburua eta Mikel Kabieces Gobernu zentralaren Euskadiko ordezkaria ere izan dira.

Bileraren ondoren, ministroak eta sailburuak prentsaurrekoa eman dute modernizazio prozesu honen xehetasunak azaltzeko, Mendiaren arabera, "herritarren 2013an nabarituko dutena". Sailburuak adierazi du Euskadik oinarri informatiko ona duela eta, beraz, garaia iristean prest egongo dela Bulego Judizial berria abian jartzeko. Horrela, "XXI. mendeko Justiziara eramango gaituen proiektua" bihurtuko da.

Ministroaren ustez "aldaketa eta bilakaera hauetan, Euskadik jada asko egina du, jada egina du etxeko lan horien gehiengoa, bere sistemen hein handi bat informatizatu du, eta proiektu eta esperientzia aitzindari oso garrantzitsuak izan ditu".

Ildo horretan, Justizia ministroak Eusko Jaurlaritzari pertsonalki jakinarazi nahi izan dizkio txosten fasean dagoen Erregistro Zibilaren ereduaren "funtsezko aldaketa" horri dagokionez, Ministroen Kontseiluan onartu berri den Legearen aurreproiektuaren edukiak. Gai horri buruz, Justizia sailburuak gainera adierazi du "halaber, kontzeptu iraultza bat izango dela Erregistro Zibila, jaiotza, ezkontza edo heriotza egintzen araberakoa izan beharrean, pertsonen araberakoa izatea". "Hori aurrerapen izugarria izango da; gu poz-pozik gaude eta elkarlanean ari gara", gehitu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria